(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko Abiadura handiko tren geltoki berriko gunea eta tren geltoki zaharreko gunea garatzeko plana UGEPS plantzat jo da astelehena, 2007.eko maiatzak 21

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du Udalaz Gainezko Eragineko Plan Sektorialtzat (UGEPS) jotzea Iruñeko abiadura handiko tren geltoki berriko gunea eta tren geltoki zaharreko gunea garatzeko plana, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatuta.


Era berean, Gobernuak erabaki du hilabeteko epean, espedientea jendearen aurreko eta proiektuak eragindako udal mugarteetako udaletako entzunaldiko izapideetara eramatea. Espedientea interesatuen eskura izango da, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada Etorbidea, 2- 2. maila Iruña). Aipatutako epean, egoki deritzon alegazioak idatziz aurkeztu ahal izango dira.


Plan honen helburua 1 eta 2. esparruetako hirigintza antolamendua garatzea da. 1. esparruan Iruñeko abiadura handiko tren geltoki berri bat eraikiko da, Barañain / Elotz, Santiagorako Bidea udal mugarteak eta A-15 mugatutako gunean. Esparru horren antolamenduak honako hau hartzen du barne: tren geltoki berria, bizitegi eta hirugarren mailako zonalde garrantzitsu baten eta ekonomia jardueraren garapena (horren ondorioz, Inquinasa lekuz aldatu beharko litzateke).


Bestalde, 2. Esparruan, San Jorge eta Buztintxuri artean kokatzen da eta hiria zeharkatzen duen tren kiribilaren eta Iruñeko egungo tren geltokia lekuz aldatzearen emaitza da. Esparru honetan bizitoki gune bat garatzea planteatu da, egungo tren geltokiak okupatutako gunea berreskuratzearen ondorioz. Horrekin, orain arte trenbideek fisikoki banatutako zonalde batzuen hiri eta gune hedapenari jarraipena ematen zaio.


Hauek dira eragindako udal mugarteak: Iruña Zizur Nagusia, Zizur Zendea eta Barañain. Plan honen exekuzio kostua 347.472.320 euro izango dira.


UGEPS planaren daturik nagusienak


-I. Esparruko azalera: 2.096.308 m²


-II. Esparruko azalera: 2.838.825 m²


-Hirigintza aprobetxamendurako eskubidedun lurzoruak: 1.899.163 m²


-I. Esparruko etxebizitzak: 7.005 etxebizitza.


-II. Esparruko etxebizitzak: 1.125 etxebizitza


-Etxebizitza askeak (%50): 4.065 etxebizitza


-Babes publikoko etxebizitzak (%50): 4.065 etxebizitza


-Etxebizitzak guztira: 8.130 etxebizitza.


-Abiadura Handiko Tren Geltoki berria: 145.452 m²


-Gune Bioteknologikoa: 62.000 m²


-Herri intereseko azpiegituren erreserba: 77.595 m²


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa