(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

SNS-O zerbitzuko erresonantzia magnetikoko unitate mugikorrak itxaron zerrendak %49ra murriztu ditu asteartea, 2007.eko maiatzak 22

Abian jarri zenetik, zazpi hilabetetan 4.504 diagnostiko proba egin ditu eta Iruñetik kanpo bizi diren 861 gaixo lekutik mugitu behar izatea saihestu du


SNS-O zerbitzuko erresonantzia magnetikoko unitate mugikorra

SNS-O zerbitzuko erresonantzia magnetikoko unitate mugikorra. ( irudia handitu )

Nafarroako Osasun-Zerbitzuko-Osasunbidea erresonantzia magnetiko unitate mugikorrak 4.505 erresonantzia egin ditu iazko urria eta aurtengo urtarrilaren 1 artean. Jarduera horri esker, proba diagnostiko honetarako zeuden itxaron zerrendak %48,8an murriztu ditu. Osasun kontseilariak, María Kutz Peironcely, gaur goizean laguntza jarduera honen emaitzak aurkeztu ditu Tuterako Reina Sofía Ospitalean. Bertan, unitate mugikorra maiatzeko 21, 22 eta 23an instalatuta izango da, Erriberako osasun eremuko hiritarrak artatzeko.


 Horretaz gain, unitate mugikor hau Nafarroako herri desberdinetan instalatzeari esker, funtzionatzen eman duen zazpi hilabete hauetan, Iruñetik kanpo bizi ziren 861 gaixorik ez dute lekuz aldatzeko beharrik izan (bertan, daude osasun sare publikoko erresonantzia magnetiko hiru unitate finkoak kokatuta).


Osasun kontseilariak adierazi du unitate mugikor hau tresna bat dela eta itxaron zerrendak arindu ez ezik, gaixoei lekuz aldatzea ere saihesten diela, eta horri esker, osasun zerbitzuko tratamenduak gaixo guztientzat orekatzen dituela, bizi diren lekua edozein izanda.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa