(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Armendariz kontseilariak azpimarratu du industria sektoreak 2007an, 2001etik izandako hazkuntza nabariena erregistratu duela (%3,8) asteazkena, 2007.eko maiatzak 23

Nafarroako Gobernuaren Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko kontseilariak, José Javier Armendáriz Quel, positiboki baloratu du industria sektoreak 2007ko lehenengo hiruhilekoan izandako hazkuntza. Nafarroako Estatistika Erakundeak gaur bertan ezagutzera eman ditu datuak eta horien arabera, ekonomiaren industriaren adarrak %3,8ko igoera izan du.


José Javier Armendáriz kontseilariak azpimarratu du %3,8ko hazkuntza Nafarroako industriak, gutxienez, 2001etik izandako handiena izan dela (ikusi erantsitako grafikoa). Horretaz gain, kontseilariak adierazi du aipatutako kopuruari esker, sektoreak azken hilabetetan izandako hedapen aurrerabidea finkatu dela eta era berean, Foru Komunitateko industriaren dinamismoa islatzen duela. Azken hori lan sorkuntzan ere islatzen da.


Nafarroako Estatistika Erakundearen datuen arabera, industria sektoreak, 2007an erregistratutako jarduerarekin, sei hiruhileko etengabe hazten daramatza. %3,8 igoerarekin, lehenengo aldiz, gutxienez 2001etik, industria sektoreak %3,5etik gorako hazkuntzak izan ditu.


Industria sektoreko lanari dagokionez, Nafarroako Estatistika Erakundeak adierazi du, hein berean, aldeko egoera ematen ari dela. 2007ko lehenengo hiruhilekoan %1,3ko hazkuntza izan da, hau da, gutxienez, 2005etik izandako handiena.


Industria sektoreko aldeko egoera, halaber, langabezien kopuruaren bilakaeraren bidez ere islatzen da. José Javier Armendariz kontseilariak adierazi du, horri dagokionez, Nafarroako Lan Zerbitzuko azken datu ofizialen arabera, azken urtean, Nafarroako industria langabeziak %9,4ko jaitsiera izan duela. Nafarroako Lan Zerbitzuak 2006ko apirilean 4.317 langabetu erregistratu zituen industrian. Egun kopuru hori 4.000 lagun baino gutxiagora jaitsi da, 3.911raino iritsi arte.

Dokumentazioa:
Gráfico tasas de variación.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa