(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Lizarrako auzitegiak barne hartuko dituen eraikinaren proiektua kontratatzea ontzat eman du asteazkena, 2007.eko maiatzak 23

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, Javier Caballero Martínez, gaur goizean jakinarazi du Lizarrako lehen auzialdiko eta instrukzioko auzitegiak barne hartuko dituen eraikinaren proiektua eta lanen zuzendaritza kontratatzeko espedientearen ebazpena. Proiektua 263.000 eurotan adjudikazio Miguel Ayape Bariáin, Andrés Martínez Tejada eta Juan Luis Oroz Barbería-k osatutako Arkitektoen Taldeari.


Lizarrako etorkizuneko epaitegien eraikinaren bista. ( irudia handitu )

Eraikinak 1.500 metro karratuko orube bat okupatuko du "Cuartel" izeneko horniketa zonaldean (Puyko kuartel zahrrak) eta honela osatuko da: sotoa, behe solairua, beste bi solairu eta estalkipea, hirugarren solairu bat eransteko aukerarekin. Guztira, 4.500 metro karratuko eraikitako azalera izango du.


Sotoan honako hauek kokatuko dira: 10 aparkaleku, atxilotuentzako 5 gela, azterketa gela, polizientzako aldaketak, artxibategiak eta biltegiak.


Behe solairuan kanpo jendeak gehien erabilitako jarduerak kokatuko dira. Horretarako, honako horniketa antolatu da: kontrol gunea eta segurtasun zerbitzuak, itxaron gelak, hiru bisita gela, erregistro zibila, auzitegi klinika, komun publiko orokorrak, mantenu gela eta transformagailu gunea. Solairu honek, halaber, gune bat du Lizarrako abokatuen elkargoaren egoitzarako eta beste bat Foruzaingoarentzat; azken bi gela horiek sarrera independenteak dituzte.


Lehenengo solairuan egun existitzen diren lehen auzialdiko eta instrukzioko bi auzitegien bulegoak kokatuko dira. Horietaz gain, honako hauek ere bertan izango dira: epaileen eta idazkarien bulegoak, fiskalak, prokuradoreak eta erabilera anitzeko eta itxaron gelak, eta gehienez bi organo judizial gehiago barne hartzeko leku nahikoa izango du.

Bigarren solairuak sarrera independentea izango du behe solairutik eta hura aske utziko da solairu judizialak izan ditzakeen handiagotzeetarako, Foruzaingoaren destakamendurako edo bestelako zerbitzu publikoetarako.

Behe solairuan Lizarrako Foruzaingoaren komisaria izango da. ( irudia handitu )

Multzoak hiru komunikazio gune bertikal ditu. Horietako bakoitzak eskailera eta igogailua dauka, eta horrek independente mantentzen dituzte jendeak orokorrean erabiltzen dituzten guneak eta auzitegien langileek erabiltzen dituztenak. Fatxada harri akaberaz aireztatuko da, inguruko estetikarekin bat eginez. Eraikinak horniketa zentralizatuak izango ditu iturgintza, elektrizitatea, ahotza eta datuak, aire egokitua, berogailua, sutearen, lapurretaren eta sozialak ez diren jardueren aurkako babesa eta megafoniako instalazioetarako.


Enkante aurrekontua 293.753 eurokoa izan zen, eta 263.000 eurotan adjudikatu egin da. Horietatik, 141.000 euro proiektuaren erredakzioari dagozkio eta 122.000 euro, berriz, lanari. Enkante prozesua lehiaketa publikoaren bidez izan da eta bi fasetan banatu da. Lehenengo fasean, 13 proposamen aurkeztu ziren eta 12 lehiaketarako ontzat eman ziren. Proposamen horiek oinarrizko proiektuak aurkeztu zituzten, Justiziako Zuzendari Nagusiak onetsitako baldintza pleguen arabera. Orain, prozesua bigarren fasean sartu da eta lanen adjudikaziodunek lau hilabeteko epea dute, behin betirako proiektua idazteko. Aldi horretan, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuarekin behar duten guztietan bilduko dira, amaierako emaitzak etorkizuneko eraikinaren funtzionalitate premiekin bat egin dezan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa