(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

SPRIN enpresa publikoa eta Samaniego Taldeak hitzarmen bat sinatu dute Los Arcoseko Abiadura Zirkuitua eraikitzeko osteguna, 2007.eko maiatzak 24

Proiektuak "World Series" eta "Superbykes" auto lasterketarako pista bat eta kart zonalde bat, "quad" zirkuitu bat eta bide hezkuntzako gune bat hartzen ditu barne


Los Arcoseko Abiadura Zirkuitua eraikitzeko sinatutako akordioa

Iribarren Presidenteordea eta Jesús Samaniego sinatzerako momentuan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak, Francisco Iribarren Fentanes, Nafarroako Inbertsioak eta Azpiegiturak Sustatzeko Elkartearen enpresa publikoaren presidente gisa (SPRIN), gaur goizean Jesús Samaniego jaunarekin, Samaniego Taldeko presidentea, hitzarmen bat sinatu du. Beraren bidez, bi enpresa hauek Los Arcoseko Abiadura Zirkuitua eraikiko dute.


Proiektuak honako hau hartuko du barne: lau kilometroko pista bat "World Series" (3000 Formula zaharra) auto lasterketak eta motozikletako "Superbykes" lasterketak egiteko, "kart" gune bat, gune labaingarria, "quad" gunea eta bide hezkuntzako gunea.


Zirkuitua Iruñetik 60 kilometrora, Logroñotik 30 kilometrora, Gasteizeko 60 kilometrora, Bilbotik 165era, Donostiatik 149ra eta Zaragozatik 145 kilometrora izango da. Inguruan eragingo diren kalteak gutxienekoak izango dira eta guneak estalkirik gabeko jardueren aldeko klimatologia dauka. Proiektua diseinatu da Automobilgintzako eta Motoziklismoko nazioarteko federazioen homologazioa lortzeko. Baldintza horiei esker, Zirkuitua motorreko munduan erreferentzia bilakatuko dela aurreikusi daiteke, Espainiako iparraldean ez ezik, Frantzian eta Erresuma Batuan ere. (Proiektuari buruzko informazioa www.circuitolosarcos.com web gunean).


Gaur sinatutako hitzarmenean, Nafarroako Gobernuak pistak erabiltzeko erreserba konpromisoa eskuratu du, abian jarri ondorengo lehenengo urtetan, Foruzaingoaren, su-hiltzaileen eta gidari profesionalen muturreko gidatzea praktikatzeko.


Circuito de Los Arcos S.L. enpresa mistoak proiektua burutuko du. Horretarako, 2 milioi euroko hasierako kapital bat izango du, 8 milioi euroetara handitzeko aukerarekin. Aipatutako enpresa mistoa Construcciones Samaniego enpresaren (%55) eta Nafarroako Gobernuaren SPRIN elkarte publikoaren (%45) artean osatzen da. Elkartearen parte-hartzea zabalik dago SPRIN elkartea kapitaletik atera dadin, proiektua finkatzen eta errentagarri bilakatzen denean.


Horri dagokionez, gaur goizean bi dokumentu sinatu dira. Bat, Circuito Los Arcos, S.L. elkartea araupetzeko protokolo bat izan da. Hura bi hilabeteko epean eraikiko da Zirkuitua eraikitzeko eta ustiatzeko. Eta bigarren dokumentu bat, Zirkuituen pistak SPRIN enpresaren alde erabiltzeko konpromisoak araupetzen dituen kontratua, alegia.

Dokumentazioa:
Circuito de Velocidad de Los Arcos

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa