(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etnografiari buruzko dokumentalen bilduma argitaratu da: "Nafarroa: tradizio eta ohiturak”

asteartea, 2007.eko maiatzak 29

Huescako Pyrene ekoizpen etxeak zortzi DVD argitaratu ditu “Navarra: tradiciones y costumbres” (Nafarroa: tradizio eta ohiturak”) izenburuarekin, Nafarroako Museo Etnologikoaren laguntzarekin 2002 eta 2006 urte artean egina. Guztira Nafarroako etnografiari buruzko 38 dokumental argitaratu dira. Horietatik 27 ekoizpen etxeko eta Museoaren arteko laguntzarekin garatu dira, eta gainontzeko hamarrak, berriz, Lizarrako garapen agentziaren laguntzarekin egin dira, TEDER.


Tradizio eta ohiturei buruzko DVDak

DVD baten azala eta kontrazala. ( irudia handitu )

Nafarroako Museo Etnologikoaren laguntza honakoan oinarritu da: Nafarroako Gobernuak ekoizpenaren aurrekontu guztiaren herena eman du, eta horretaz gain, grabatzeko gaiak aukeratu ditu, aholkularitza zientifikoa eskaini du, grabazioa ikuskatu eta gidoiak zuzendu ditu, amaierako muntaia egin du, baita kreditu tituluak eta karatulak ere. Laguntza horren arabera, Museo Etnologikoak aipatutako dokumentalak argitaratzeko eta saltzeko eskubideak ere eskuratuko ditu, ekoizle etxearekin batera.


Mila aleko tirada bat argitaratu da. Horietatik, Museo Etnologikoak 475 kopia banatuko ditu, hainbat erakundearentzat, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarearentzat eta publikoari saltzeko Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsaren bidez. Zortzi DVD-ko bilduma 84,95 eurotan salgai dago jendearentzat.


Hauek dira zortzi DVD-tan bildutako gaiak:



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa