(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ingurumen Baliabide Zentroak ingurumen boluntarioen lau jardunaldi antolatu ditu ekainaren asteburuetan

asteartea, 2007.eko maiatzak 29

Nafarroako Ingurumen Baliabide Zentroak, Nafarroako Gobernuaren Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari atxikita, aurreikusi du ingurumen boluntarioen lau jardunaldi antolatzea ekainaren asteburuetarako. Jardunaldietan izen ematea doanekoa izango da eta ingurumen boluntarioak sustatzeko eta toki proiektuak koordinatzeko proiektuaren barne hartzen dira. Caja Navarra erakundeak sustatu ditu “Tú eliges: tú decides” ekimenaren bidez.


2003. urtean sortu zenetik, Nafarroako Ingurumen Baliabide Zentroa Nafarroako ingurumen arloko boluntarioak sustatzeaz, dinamizatzeaz eta hedatzeaz arduratzen den entitatea da.


Boluntarioak sustatzeko eta toki proiektuak koordinatzeko proiektuaren helburu nagusia Nafarroako gizartea ingurua hobetzeko ingurumen boluntarioen jardueretan parte hartzearen garrantziaz sentsibilizatzea da. Hain zuzen ere, hauek izango dira proiektuak:



Kasuan kasuko boluntario jarduera goiza guztian garatuko da eta arratsaldez ingurumen hezkuntzako horniketa bati bisita egingo zaio.


Parte hartzeko plazak mugatuak dira: 50 lagun. Horiei laguntza lanak garatzeko jarraibideak eta beharrezko tresnak emango zaizkie, eta istripu eta erantzukizun zibileko asegurua bermatuko zaie.


Era berean, doaneko garraioa eskura izango dute jardunaldia antolatzen den lekura joateko. Autobusa larunbatero goizeko 8:00etan aterako da Tres Reyes Hoteletik. Jardunaldi bakoitzetik itzultzeko ordua 18:00 inguru izango da. Parte-hartzaile guztiei gomendatzen zaie arropa erosoa, kirol edo trekking zapatilak eta bakoitzak kontsumitzeko ura eramatea..


Parte hartzeko, izena Ingurumen Baliabide Zentroan eman daiteke 948140818 telefonoaren bidez edo honako posta elektronikoan crana@crana.org



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa