(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak aitortu du Fernando Puras izangai sozialistari eskaintza zabala egin diola hurrengo Gobernua eratzeko

asteartea, 2007.eko maiatzak 29

Sanz Presidenteak aipatu du Fernando Puras izangai sozialistarekin izandako lehenengo bileran eskaintza “zabala” egin diola, Gobernua eratzeari eta bestelako erakundeetan parte hartzeari dagokionez. Horrela adierazi du gaurko eguerdian eskainitako prentsaurrekoan.


Bilera honekin negoziazio bati hasiera eman diote. Hura, Sanz Presidenteak esandakoaren arabera, denbora laburra izan behar da hiritarrak ez nahasteko eta okerreko itxaropenak ez sortarazteko.


Fernando Puras jaunarekin izandako lehenengo bilera honetan, Presidenteak, azken hauteskundeetan izandako botoen ehunekoak gogoratu ondoren (%42,3 UPN; %5 inguru CDN eta %23 PSN), aipatu du, Nafarroako Alderdi Sozialistari, besteak beste, eskaini diola UPN alderdiarekin koalizioa duen Gobernu bat eratzea. Horrelakoetan, esan du “ez dugu proportzionaltasuna matematikoki erabiliko”. Horri dagokionez, zehaztu du Gobernuaren lehendakaritza UPN alderdiaren eskutan utziezina dela, baina ez, berriz, Gobernuaren beste karguak.


Bestalde, Sanz Presidenteak jakinarazi du bere eskaintzak beste aukera bat hartzen duela barne: UPN alderdiak gutxiengoaren Gobernua eratzea, izaera instituzionaleko adostasunenekin eta PSN alderdiarekin egindako legegintzazko hitzarmen baten babesarekin, azken alderdiaren aldeko kontrapartidekin Parlamentuaren lehendakaritzan, Iruñeko Eskualdeko Mankomunitatean, Udaletan eta Senatari autonomikoan. Udalei dagozkien kapituluan, eta Iruñeari dagokionez, esan du kasu honetan alkatetza utziezina dela, baina Gobernu Batzordea PSN alderdiari zabalik dagoela.


Prentsaurrekoaren beste unean Sanz Presidenteak gogoratu du Alderdi Sozialistak nazionalistekin adostasunak hitzartu zituzten udaletan PSN alderdiak beherakada izan duela eta UPN alderdiak, berriz, gorakada. Izan ere, Presidentearen esanetan, Lizarrako Alkatetza UPN alderdiaren eskuetara pasako da, eta ziur aski, Tafallakoa ere. Horretaz gain esan du Barañainen UPN alderdiari bakarrik eserleku bat falta izan zaiola erabateko gehiengoa lortzeko.


Azkenik, San Presidenteak aipatu du aste honetako amaieran edo hurrengoaren hasieran Fernando Puras izangai sozialistarekin berriz elkartuko dela, bitartean egindako eskaintza azter dezan, PSN alderdi federala dela kontuan izanik. Nafarroako Gobernuaren lehendakaritza bi urtez behin txandakatu daitekeen ala ez (denboraldi bat UPN, eta beste bat PSN) galdera egin ondoren, San Presidenteak erantzun du berari ez zaizkiola “gaseosa duten esperimentuak” gustatzen.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa