Castellano | Euskara | Français | English
Toki Administrazioko kontseilariak, Alberto Catalán Higueras, Nafarroako Etxeen Federazio Nazionaleko presidenteak, Rosa María Ibáñez, eta Auritzeko alkateak, Iñaki Cilveti, gaur goizean "Día del navarro ausente" egunaren XIX. Edizioa aurkeztu dute. Hura larunbata honetan antolatuko da, ekainak 2, Auritzen.
Nafarroako Gobernuak Telekomunikazioetako Unitate Mugikor bat instalatu du Tetra sistemarako edo irrati-telefoniako sare propiorako zuzkidura berri gisa. Horri esker, estaldurarik gabeko edo sarean matxurak dituzten zonaldetan zerbitzua eskaini ahal izango du.
Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuak antolatutako "Silencios, 22 pintores navarros" erakusketak bere ateak itxiko ditu igandeko 21etan, ekainak 3, bi hilabete erakusgai eman ondoren.
Hezkuntza Departamentuak jakinarazi du guztira 6.276 ikasle berrik aurretik izena eman duela datorren ikasturtean Nafarroako hezkuntza sisteman sartzeko, beraz, hiru urteko ikasleek kopuruak igoera txiki bat izan du iazkoarekin konparatuta (6.170 ikasle). Horietatik, %58ak aurre inskripzioa ikastetxe publikoetan egin dute, %42ak, berriz, hitzartutako eskoletan egin dute.