Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroak eskoletako sei proiektu aukeratu dira 2007ko Accion Magistral Saria irabazteko izangai
osteguna, 2007.eko maiatzak 31
Nafarroako eskoletako sei proiektu aukeratu dira 2007. urteko Accion Magistral izeneko Saria irabazteko izangai, Drogazaletasunaren aurkako Laguntza Fundazioak, UNESCO erakundeko Espainiako Batzordeak eta BBVA enpresak antolatuta. Izangaiak honako eskoletatik datoz: Tuterako Monte San Julián, Iruñeko San Jorge, Casedako Francisco Javier Sáenz De Oiza , Tuterako Elías Terés de Funes eta Virgen de la Cabeza.
2007ko Accion Magistral Sariaren deialdi honetan 2006-2007 ikasturtean Haur Hezkuntzako edota Lehen Hezkuntzako proiektu edo esperientzia bat ikasleen nortasuna garatzeko esparruaren barruan garatu duten irakasleek eta eskolek hartuko dute parte. Sariak entregatzeko ekitaldian Erregina izango da buruzagi eta tolerantzia, solidaritatea, errespetua, justizia edo berdintasuna bezalako balioak igortzen edo gizarte arriskuko jarrerak prebenitzen dituzten hezkuntza proiektuak sarituko ditu (drogen kontsumoaren arazoak, indarkeria esparru desberdinetan, arrazakeria eta xenofobia, etab.). Saria 9.000 euro izango dira proiektua garatu duten irakasle edo irakasleentzat eta beste 9.000 euro gehiago saritutako esperientzia garatu den eskolarentzat. Deialdi honetan Espainia guztiko eskoletako 192 proiektu aurkeztu dira.
Nafarroako Gobernuaren kasuan, maila erregionalean aurretik sailkatzeko fase bat ezarri da. Horretarako, ebaluazio batzorde bat eratu da, sindikatuen eta irakasleen elkarteen ordezkariek, Nafarroako ikasleen gurasoen konfederazioek, deialdia eginiko erakundeek eta MEC-ren goi Ikuskapenak osatuta. Aipatutako batzordeak, ekainaren 5ean, aurkeztutako 6 proiektuen artean, fase nazionalera joango diren 3 proiektuak aukeratuko ditu.
Kandidaturen deskripzioa
- "Educación Física: Una fuente de salud para todos" Tuterako Monte San Julián eskolakoa (Nafarroa): proiektu honek Gorputz Hezkuntza Ingurumen, Gizarte eta Kultura Ezagutzarekin, Hezkuntza Artistikoa eta Gaztelera eta Literaturarekin elkartzen du. Proiektu honek Gorputz Hezkuntzaren arloa Hezkuntza Komunitate guztian ezagutzera eman nahi du.
- "Aprovechamiento y utilización en Educación Infantil de las posibilidades de comunicación y colaboración que ofrecen las nuevas tecnologías: tres, dos, uno,...¡contacto!", Iruñeko San Jorge Eskolakoa. Esperientziak Haur Hezkuntzako ikasleak teknologia berrien erabileran sartu nahi ditu, jarduera desberdinen bidez: egoera berriak sortzea, bera eta besteen arteko harremana ikastea, sentimenduak eta ideiak adieraztea eta lehen irakaskuntzen hastapena.
- "Proyecto intercultural: por una escuela de tod@s" Funeseko Elías Terés Eskolakoa (Nafarroa): proiektua diseinatu da Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako etapetan garatzeko, modu orokorrean eta zeharkako gai moduan. Eskolako kultura aniztasuna eta bertako premiak atzematea hartzen du abiapuntu, kultura arteko ekuazioan, balioen hezkuntzan eta irakaskuntza adierazgarrian oinarritutako lan proiektu bat proposatzeko.
- El mago de Oz. Propuestas didácticas para trabajar el cuento transversalmente, a través de las distintas áreas del currículo, con el fin de potenciar el fomento a la lectura y la Educación Artística", Casedako Francisco Javier Sáenz De Oiza eskolakoa (Nafarroa). Esperientzia honakoan datza: kontakizuna lantzea Hezkuntza Artistikoa eta irakurketa sustapena abiapuntu hartuta. Hezkuntza Proiektuaren barruan Hezkuntza Artistikoa osatzen duten hiru esparruak artikulatzen dira (Plastika, Musika eta Dramatizazioa), lengoaia desberdinen irakaskuntza erlazionatzeko eta indartzeko aukerarekin, proiektu orokor baten bidez. "
- "Cuéntame un cuento y juntos vamos a jugar", Tuterako Virgen de la Cabeza eskolakoa (Nafarroa): proiektuak kultura arteko txertatzearen alde egiten du, komunikazioa eta ezagutza suspertuz. Herrialde desberdinetako materialak, ipuinak, kondairak eta herri jolasak bildu dira adierazitako beste kulturen arauak eta balioak ezagutzeko. Aipatutako balioak izan dira eskolan praktikara eraman diren proiektu eta unitate didaktiko desberdinen aztergai izan dira.
- "Hacia una educación inclusiva", Iruñeko San Jorge Eskolakoa (Nafarroa). Esperientziak hezkuntza txertatzeari buruzko gaia hartzen du barne, eskolako planen eta jardueren azterketa abiapuntu hartuta, dibertsitateari dagokionez. Erakunde planifikazio tresnetatik abiatuta (hezkuntza eta curriculum proiektua) hamabi garapen proiektu burutu dira hiru dimentsiotan (Curriculum arlokoa, Dibertsitate Laguntza eta Elkarbizitza eta Kanpo Gizartea).