(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumen Baliabideen Zentroak hotza eta beroa sortzen duen lehenengo eguzki plaka termodinamikoa aurkeztu du osteguna, 2007.eko maiatzak 31

Sistema honi esker energia gutxiago kontsumitu daiteke eta eraikinen estalkietan leku gutxiago okupatzen du


Aurkezpenaren irudia.

Aurkezpenaren irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari atxikitako fundazioa, energia garbiak eta eraginkorrak sustatzeko bere jardueraren barruan Espainiako Patente eta Marken Bulegoan patentatutako lehenengo eguzki plaka termodinamikoa aurkeztu du. Teknologia horren abantaila nagusienak etekin energetiko handia eta behe kontsumoa dira, eta Kordoban kokatutako Energy Panel enpresaren bidez garatu da.


Aurkezpena batez ere ingeniari profesionalei, arkitektoei, banatzaileei, instalatzaileei, sustatzaileei eta eraikitzaileei zuzendu zaie. Bestalde, teknologia hau diseinatu den aplikazio nagusienak bizitegi eremuko eta zerbitzu sektoreko eraikinetan ematen dira.


Plakak eguzki energia azaleran bertan bikoitza aprobetxatzeko sistema bat dauka, energia hartzeko azalera handitu beharrik gabe. Horrela, bi plakez osatuta dago, bat termikoa eta bestea termodinamikoa. Horiek elkarri osatzen diote energia kalorifiko erabilgarria lortzeko etekinik handienarekin eta ahalik eta energia gehien aurreztuz. Era berean, kaptadorearen bi osagaiak modu independentean erabili daitezke, ur beroa kolektore termikoarekin lortzeko eta hotza sortzeko, ziklo termodinamikoan.


Instalazioak honako osagaiak hartzen ditu barne: eguzki kaptadore termiko termodinamiko bat euskarri egiturarekin, eguzkia pilatzeko gordailu bat eta euskarria; konpresorea eta hozte-fluidoa hedatzeko balbula bat barne hartzen duten bloke termodinamiko bat; bonbak eta osagarriak eta kontroladore bat.


Horren arabera, lurrungailuarekin huts tutuen arteko eguzki erradiazioa aprobetxatzen da, inguruko bero guztia, airearen edukia eta euri-uraren edukia, lurruntze fasearen aldaketa prozesurako. Horretaz gain, egungo bero bonbetako egungo horniketek baino etekin gehiago dauka, lurruntze-kondentsatze azalak horiek baino ahalmen handiago duelako eta ez duelako ez aireztatze elektrikorik ezta desizozte ziklorik ere behar.


Bestalde, horniketa honekin erresistentzia elektrikoak edo eguzki instalazioei laguntzeko erabilitako erregai galdara fosilak ziklo termodinamikoko kontsumo elektriko gutxiagorengatik ordezkatu daiteke, ahalmen kalorifiko handia sortuz.


Azkenik, produktu hau garatu duten Energy Panel enpresaren buruak aipatu dute eguzki kolektore termikoak txertatzerakoan agertzen den ohiko arazo bat etxebizitzen estalkietan leku gutxi dagoela izaten da, beraz, ur berok eskaintzaren ehuneko handiena laguntza sistemen bidez sortzen da. Hotza eta beroa sortzeko plaka termiko termodinamikoak, berriz, beste inolako sistemarik aprobetxatzen ez dituen doaneko energia garbiak aprobetxatzen ditu, beharrezko laguntza eragiteko.


Iraunkortasuneko merkatua sustatzea


Honelako aurkezpenen bidez, Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroak enpresa berritzaileei doaneko sistema bat eskaini nahi die bere teknologiak eta produktu eraginkorrenak eta garbienak profesionalen, beste enpresen eta kontsumitzaileen artean hedatuz, ingurumen ikuspuntuaren arabera.


Horrela ingurumeneko zenbait arazoren konponbidearen alde egin nahi da, hainbat teknologien hedapenaren bidez. Izan ere, egungo merkatuan existitu arren, oraindik oso gutxi ezagutzen dira. Era horretan, Ingurumen Baliabide Zentroak iraunkortasuneko merkatu berri baten alde egiten saiatzen ari da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa