(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa da Tabako Aurkako Legeari laguntza gehien emandako komunitatea eta biztanleen %76ak dio oso egokia dela osteguna, 2007.eko maiatzak 31

Nafarroa da Tabako Aurkako Legeari laguntza gehien emandako komunitatea eta biztanleen %76ak dio oso egokia dela


Tabakorik gabeko Munduko Eguneko saridunak

Saridunak Kutz eta Campoy kontseilariekin . ( irudia handitu )

Nafarren %76ak uste du Tabako Aurkako Legea oso egokia dela, Osasun Publikoko Erakundeak 900 erabiltzaileen artean egindako inkestaren arabera (erretzaileak eta ez erretzaileak), Foru Komunitateko hamabi osasun zentrotan. Erretzen ez dutenen artean, %80,8 lege honen alde daude, eta erretzen dutenen artean, berriz, %65,5. Ehuneko horiek Nafarroa tabakoa leku publikoetan erretzea murrizten duen araua gehien onartzen duen erkidego bilakatu dute.


Era berean, galdetutako ez erretzaileen edo erretzaile ohien %78ak uste du Tabako Aurkako Legea osasunarentzat onuragarria dela eta erretzaileen %60ak gauza bera pentsatzen du. Inkesta beraren arabera, ez erretzaile edo erretzaile ohi nafarren %29a itxitako aisialdiko leku guztietan tabakoa erretzea debekatuko lukeen etorkizuneko lege baten alde egongo zen, baina, erretzaileen %29a ere neurri horren aldekoa izango litzateke.


Nafarroako biztanleen %27,7ak erretzen du: %36,8 erretzaile ohiak dira eta %35,5ak ez du erretzen. Hein berean, erretzaileek gero eta zigarro gutxiago erretzen dituzte. Inkesta beraren arabera, Nafarroako erretzaileak 14,5 zigarro erretzen du egunero; gizonekoek babezbestekoa baino zerbait gehixeago, 16, eta emakumeek, berriz, 13. Duela lau urte batezbestekoa 19 zigarro ziren eguneko.


Puxikeen askatzea.

Puxikeen askatzea. ( irudia handitu )

Foru Komunitateko hamar erretzaileetatik zortzik hurrengo astetan edo hilabetetan uzteko asmoa dute, nahiz eta erabakia hartzea kostatu, horregatik, osasun agintariek uste dute funtsezkoa dela gaixoari tabakoa uzteko estimulatzearen lana. Hala ere, onartzen dute hori uztea zuzenean eskatzen dioten mezuei aurre egiten dietela, beraz, gomendatzen dute erretzailearen inguruek emozionalki erabakia hartzera laguntzea.


Horixe berea da Nafarroan, Kerik gabeko VIII. Astea (maiatzaren 28tik ekainaren 3ra) eta Tabakorik gabeko Munduko Eguna (maiatzak 31) dela eta, Nafarroan antolatutako jardueren norabidea. Azken egun horren dema "Tú eres capaz. Inténtalo" izan da. Ekimen horiek Osasun Publikoaren Erakundearen, Tabakoaren gaineko Jarduerako Foru Plana eta Familia Medikuntzaren eta Lehen Mailako Laguntzaren Nafarroako Elkarteko laguntza jaso dute.


Kerik gabeko VIII. Asteko jarduerak


Jarduerak honakoak izan dira: bi literatur lehiaketa, bat jendeari oro har zuzenduta eta beste bat eskola haurrei zuzenduta, eta tabakoa erretzeari uzteko familia eremuan uztea sustatzeko lehiaketa bat zuzeneko senitartekoen laguntzarekin.


Gaur goizean, jai-ekintza bat antolatu da aipatutako jarduerak amaitzeko. Bertan, lehiaketen irabazleei euren sariak banatu zaizkie eta Nafarroako osasun profesionalen elkargoek sinatutako tabako aurkako manifestu bat argitaratu da. Ekintzaren amaieran, (Nafarroako Medikuen Elkargoaren egoitzan antolatu da), puzgarriak askatu dira Media Luna parkean, tabakoa ohitura uztea irudikatuz.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa