Castellano | Euskara | Français | English
Iruñeko Bideko Amabirjina Ospitaleak behar diren lanak hasi ditu gaur, goizeko 9.00etan, eraikineko hoztorreak aldatzeko. Torre berriek haizearen bidez hozten dute ura, hortaz, ez dute aerosolik sortzen. Aipatu lanak 16.00ak aldera amaitzea espero da.
Nafarroako Gobernuaren presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur goizean inauguratu du Gotorlekuko Armen Aretoko lehenengo solairuan, "Arte Joven" izeneko erakusketa bat. Erakusketa hori Forua Hobeagotzearen 25. urteurrenaren testuinguruan antolatu da, eta bertan, 16 eta 25 urte bitarteko gazteentzat antolatutako lehiaketan sailkatutako lanak, eta Nafarroako eskola eta irakaskuntza maila desberdinetako 6 eta 15 urte bitarteko 450 eskola haurrek egindako lanak biltzen dira, izen handiko artista plastikoen zuzendaritzapean.
Maiatzean 2 lagun hil ziren Nafarroako hiri eta hirien arteko errepidetan; aurten, guztira 19 lagun hil dira. 2006. urteko aldi berberarekin alderatuta, Foru Komunitateko trafiko istripuetako hildakoen kopuruak %26,9ko jaitsiera izan du.
Aurkeztutako 1.725 lanetatik 34 sari erabaki izan dira