(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalan kontseilaria buruzagi izan da Auritzen Kanpo dauden Nafarren Egunaren ekintzetan, ostiralean, 2007ko ekainaren 01ean

larunbata, 2007.eko ekainak 2

Gobernuaren bozeramaile kontseilaria, Alberto Catalán Higueras, gaur buruzagi izan da Auritzen, Kanpoan dauden Nafarren Egunaren XIX. Edizioa dela eta antolatutako ekintzetan. Nafarroako etxeen ordezkariek Orreaga bisitatu dute eta egunean zehar Auritzen antolatutako ekintza desberdinetan hartu dute parte.


Ekintza Auritzeko Udaletxeko egoitzan antolatu da, eta bertan, alkateak, Iñaki Cilveti, bertaratutakoei ongi etorria emateko agurtu ditu eta ondoren, Logroñoko Nafarroako Etxeko presidenteak, , Alfonso Díaz de Cerio, txupinazoa jaurti du. Ekintza hauetan Nafarroako Etxeen Federazioa Nazionalaren Presidenteak ere parte hartu du, Rosa Mª Ibáñez.


Aurretik, deialdi honetara bertaratutakoak 11etan bildu dira Orreagako Errege Kolejiatan, eta bertan, Jesús Labiano Prioreak meza eman du. Eukaristiaren musika Orreagako Abesbatzaren eskutik eskaini da. Meza amaitu ondoren, Nafarroako etxeen bisitariek Orreagako monumentu multzoaren elementu nagusienak bisitatu dituzten, eta ondoren, Auritzera joan dira.


Hona iritsi bezain laster eta txupinazoa udaletxetik jaurti ondoren, kalejira bat egin da erraldoien konpartsarekin, Auzberri-Espinal txarangarekin eta Lizarrako gaita joleekin. Horiek musika eskaini dute egun honetarako instalatutako artisautza saltoki guztietatik zehar.


14:30ean, pilotaleku atzean instalatutako karpa batean, bazkaria egin da, eta bazkalondoan, musika eskaini da eta opariak zozketatu dira. Ekintzen programak herri kirolak (17,30ean) eta Barasoaineko musika bandaren kontzertu bat (18,30ean) eskainiko du, Auritzeko Kultur Etxean.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa