(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Maiatzean langabezia-tasak behera egin du Nafarroan 18.845 langabetu erregistratuz, alegia, historian izandako kopururik baxuena astelehena, 2007.eko ekainak 4

Aurreneko aldiz, 19.000 langabetu baino gutxiago daude; aurreneko aldiz, halaber, langabezian dauden gizonezkoen kopurua 7.000 baino gutxiago da; emakumezkoena, 12.500; eta gazteena, berriz, 2.000 baino gutxiago


Gaur goizean, Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Lan Zerbitzuak ezagutzera eman ditu 2007ko maiatzeko langabeziaren datuak: apirilean baino 1.093 langabetu gutxiago (%5,48ko jaitsiera), beraz, Nafarroan 18.845 langabetu daude (6.680 gizonezko eta 12.165 emakumezko). Nafarroan, Espainiarekin konparatuta, ia bikoitza jaitsi da (%2,47ko jaitsiera).


Maiatzean izandako langabezia-jaitsieraren ondorioz, Nafarroan 18.845 langabetu erregistratu dira, historian izandako kopururik baxuena. Era berean, langabezian dauden gizonen (6.680), emakumeen (12.165) eta gazteen (1.953) kopuruak ere, maiatzean, gutxieneko kopuruetara iritsi dira. Izan ere, aureneko aldiz, Nafarroan 19.000 langabetu baino gutxiago erregistratu dira, eta aurreneko aldiz, halaber, langabezian dauden gizonezkoen kopurua 7.000 baino gutxiago da; emakumezkoena 12.500; eta gazteena, berriz, 2.000 baino gutxiago.


Maiatzean izandako langabezia-jaitsiera honek gizonei eta emakumeei onura ekarri die, eta ekoizpen sektore guztiei, adin talde guztiei eta Foru Komunitateko zonalde guztiei eragin die.


Era berean, 2007. urteko lehenengo bost hilabetetan, guztira, 101.730 kontratu gauzatu dira, eta horietatik %12a mugagabea izan da.


2006. urteko maiatzari dagokionez (urte artekoa), Nafarroan gauzatutako kontratuen kopuruak %3,3ko igoera izan du, Espainian, berriz, kopuru hori %0,7 jaitsi da. Aldi horretan, Nafarroan gauzatutako kontratu mugagabeen kopurua %27 igo da, Espainian, berriz, igoera %14koa izan da.


Maiatzeko bestelako aldagaiak


Laneko lurralde unitateen arabera, langabezia zonalde guztietan jaitsi da: Doneztebe (%9,41), Tutera (%6,69), Lodosa (%6,59), Altsasu (%6,30), Iruña (%5,25), Lizarra (%4,89), Tafalla (%3,60 ) eta Agoitz (%3,36).


Ekonomia jarduerako sektoreen arabera, langabezia ia guztietan jaitsi da: Eraikuntza, Beste Ekonomia Jarduerak (ABLE barne), Merkataritza, Ostalaritza, Osasun Jarduerak, Nekazaritza eta Elikadura Industria.


Sexuaren arabera, 12.165 emakume langabetu erregistratu dira, %4,02ko jaitsierarekin, aurreko hilabetearekin konparatuta, eta 6.680 gizon langabetu, %8,01eko jaitsierarekin. Adin taldeen arabera, 25 urtetik beherako 1.953 langabetu erregistratu dira (%10,25eko jaitsiera) eta 25 urtetik gorakoei dagokienez, berriz, 16.892 langabetu (%0,49ko jaitsiera).


2006. urteko maiatzarekin konparatuta, 1.092 langabetu gutxiago erregistratu dira balio absolutuetan, hau da, %5,48 balio erlatiboetan. Espainian, urte arteko jaitsiera %1,56koa izan da.


Azken urtean (2006ko maiatzetik 2007ko maiatzera arte) etorkin langabetuen kopurua %8 jaitsi da, Espainiako etorkin langabetuak, berriz, %15,3 igo dira.


2003-2007 urte arteko langabeziaren bilakaera


Azken lau urtetan, Nafarroan erregistratutako langabezi guztia 21.380 lagunetik (2003. urtea) 18.845 lagunera pasa da (2007ko maiatza). Horrek esan nahi du 2.535 langabetu gutxiago daudela (%11,8).


Gizonezkoen langabeziari dagokionez, 7.703 gizonetik (2003. urtea) 6.680 gizonera pasa da (2007ko urtarrila). Horrek esan nahi du 1.023 gizon gutxiago daudela (%13,2).


Emakumeen langabezia ere jaitsi da, eta 13.667 emakume langabetutik (2003. urtea) 12.165 langabetura pasa da (2007ko maiatza). Horrek esan nahi du 1.512 emakume gutxiago daudela.


Era berean, gazteen langabezia 25 urtetik beherako 2.825 langabetuetatik (2003. urtea) 1.953 langabetuetara pasa da, alegia 872 gazte gutxiago (%30,8).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa