(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

N-121 errepidean “Los Abetos-ko” gurutzagunea berritzeko proiektuaren erredakzioa kontratatzea onetsi da

astelehena, 2007.eko ekainak 4

Nafarroako Gobernuak baimena eman du gaurko bilkuran N-121 errepidean (Iruña-Tutera) “Los Abetos-ko” saihesbidea eraiki eta gurutzagunea hobetzeko proiektuaren erredakzioa kontratatzeko. Horretarako, 160.000 euroko gastua onetsi da.


Errepide sareko gune arriskutsua da arestian aipatutakoa, izan ere, elkarren artetik oso hurbil dauden bi gurutzagune baitaude bertan.


Lehen gurutzagunea, “Los Abetos” hostalaren iparraldean, kokatua, N-121 errepideak eta NA-134 errepideak (Ebroko Ardatza mendebalderantz, Cadreitara bidean) osatzen dute. Bigarrena Hostalaren hegoaldean kokatua dago eta bertan gurutzatzen dira N-121 errepidea, N-134 errepidea (Ebroko Ardatza ekialderantz, Valtierrara bidean) eta N-113 errepidea (Iruña-Madril). Azkeneko hau aipatu gurutzagune abiapuntu dauka.


Proiektua Nafarroako II. Errepideen Plan Zuzendariaren barrenean sartuta dago eta haren helburua da alderdi horretako zirkulazioa hobetu eta berrantolatzea, eta tarte horretan dagoen ezbehar-tasa ahalik eta gehien murrizteko.





Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa