(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako zentroetan kalitate-kudeaketako jardun onak elkartrukatzeko jardunaldia asteartea, 2007.eko ekainak 5

Hezkuntza Sailak antolatuta, gaur goizean, ESIC- Club de Marketing de Navarraren egoitzako Ekitaldien Aretoan, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako zentroetan kudeaketako jardun onak elkartrukatzeko jardunaldia hasi da.



Elías Pérez Esteban ESIC Nafarroako zuzendariak bertaratuei ongi etorria eman die, eta Pedro González Nafarroako Gobernuko Eskola Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendariak Sailak hezkuntza-zentroetako kalitate-kudeaketako sistemei emandako bultzadaren balantzea egin du, hain zuzen ere, legegintzaldiko ildo nagusietakoa izan baita.


Horren ostean, Eugenio Ibarzábal aholkulariak, komunikazioko adituak, esparru-hitzaldia eman du, hezkuntza-zentroetan kalitatearen kudeaketa hobetzera bideratua.


Ondoren, goizez eta arratsaldez, trebakuntza-sareetako bi osatzen dituzten haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako 16 zentrotako ordezkariek ikastetxeetan lantzen diren prozesurik esanguratsuenak aurkeztu dituzte, eta irakaskuntza-ikaskuntza alderdiekin zerikusia dutenak azpimarratu dituzte: harrera, programazioa, gelako jarduerak, ebaluazioa, tutoretza, aniztasuna artatzea, elkarbizitza eta eskolaren zerizana osatzen duten bestelako kontzeptuak.


Jardun onak elkartrukatzearen formatua trebakuntza-esparruetan gero eta gehiago eskatzen da. Horren bidez, bertaratutako 75 kideek hezkuntza-elkarteetan ezartzen ari diren lan egiteko moduak ezagutu dituzte, horiei esker elkarteok etengabeko hobekuntzaren dinamikan murgilduta daude eta.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa