(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Ingurumeneko Munduko Egunari buruzko erakusketa zabalik izango da ekainaren 10era arte

osteguna, 2007.eko ekainak 7

Iruñeko Gotorlekuko Armen Aretoan bisitatu daiteke, 10etatik 13etara eta 17etatik 20etara


Imagen de la exposición.

Erakusketaren irudia. ( irudia handitu )


Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak antolatutako erakusketa, Ingurumeneko Munduko eguna dela eta, bisitatu ahal izango da Iruñeko Gotorlekuko Armen Aretoan, ekainaren 10era arte. Ordutegia 10etatik 13etara eta 17etatik 20etara izango da.


Erakusketan urak Nafarroan duen egoera eta garrantzia aztertzen da, eta horretarako ikuspegi bat eskaintzen da Nafarroako uraren kudeaketa eta erabilera iraunkorrerako Estrategiari buruz; Nafarroako Ur Foroari buruz; eta Foru Komunitateko uraren arazketa biologikoari buruz.


Era berean, erakusketak biomasari buruzko informazioa eskaintzen du, etorkizuneko iturri energetiko gisa. Horri dagokionez, aurkezten dira politika energetikoak; biomasa begetala; baso biomasako aplikazio termikoak eta erregai berriak; eta pellets fabrikatzeko prozesua (estandarizatutako erregaia). Erakusketak, halaber, biomasaren erabilerari egokitutako etxeko galdara baten funtzionamendua erakusten du. Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateak, era berean, etxeko konpostajearen fase desberdinei buruzko informazioa ematen du.


Concurso de dibujo para niños y niñas.

Neska-mutilentzako marrazki leihaketa. ( irudia handitu )


Erakusketak bisitariari honako informazio hauek ere ematen dizkio: Ilundaineko Fauna Basatia Lehenera Erkatzeko Zentroak burutzen dituen ekintzak eta jarduerak; Nafarroako Ingurumen Baliabideetako Zentroaren fundazioak garatzen dituena; Industria Ingurumeneko Nafarroako elkarte publikokoak; Bizitegi Lurzoruko Nafarroako enpresa publikoko jarduerak; eta Nafarroako Ingurumen Kudeaketa, Hazitegiak eta Birpopulaketak.




Azkenik, erakusketak Nafarroako Komunitate Garrantziko 42 Lekuei (KGL) buruzko ikuspegi bat eskaintzen du. Horiek Natura 200 Sare barruan daude (biodibertsitaterako guneak). Hain zuzen ere, orain arte ontzat emandako kontserbazio bereziko lau gunean (KBG) aipatzen dira: Alduide Mendia, Valdorba Mendia, Ultzama eta Basaburuko hariztiak; eta Peñadil, Montecillo eta Monterrey.


Erakusketa hau antolatzen den bitartean, haurrentzako marrazki lehiaketa bat antolatu da, ingurumenari buruz. Erakusketara bertaratzen diren guztiek landare bat jasoko dute, hura zaintzeko jarraibide egokiekin.


Gogoratu behar da Ingurumeneko Munduko Eguna NBEko BAtzorde Nagusiak ezarri zuela 1972. urtean, Gizakien INgurumenari buruzko Stockholmoko HItzaldiaren hasiera zela eta.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa