Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuaren Barne Zuzendaritza Nagusiak nekazaritza ibilgailuei (traktoreak eta uzta biltzekoak) osgarrizko 2.220 baimen eman die, Nafarroako errepide sareetatik ibili ahal izateko, laborea biltzeko aurtengo kanpainan: 1.414 kasuetan maiatzean ibiltzeko eskatzen zen eta gainontzeko 806 kasuetan, berriz, ekainean (azken kopuru hori oraindik gehiago igoko da hurrengo egunetan iritsiko diren eskaerekin). Gobernuak errepideak erabiltzen dituzten guztien laguntza eskatu du, istripurik izan ez dadin.
Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Meuleón, gaur eguerdian Madrileko Marlborough galerian "Juan José Aquerreta. Últimamente" lana aurkeztu du. Lan horrek "Conversaciones con artistas navarros" proiektuan parte hartzen du, eta horren bidez, major y minor bere segidetan, artista plastiko garaikideen figura eta lana gerturatu eta zabaldu nahi du.
Chente García eta Carlota Ciganda-k Nafarroako kirolarik jatorrenaren saria jaso dute, hurrenez hurren, Kiroltasuneko Galan, bertan, beste hamalau kirolarik, entrenatzailek eta kirolarekin lotutako erakundek sariak jaso dituzte. Ekitaldi hau antolatu da "Semana de la Deportividad" testuinguruan, ekainaren 4 eta 10 bitartean antolatuta.
Nafarroako Gobernuaren Ingurumen, Lurraren Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak gaur goizean aurkeztu du Nafarroako ozono troposferikoaren zaintza eta informazioko 2007. urteko kanpaina. Honako hauek bildu dira aurkezpen ekitaldian: Ingurumeneko zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras, Ingurumen Integrazioko Zerbitzuaren zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia, eta Biodibertsitateko Kontserbazio Zerbitzuaren zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.