(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

188.926 milioi euroko gastua onetsi da bereizkeriaren aurkako eskualde anitzeko programa Nafarroan garatzeko

astelehena, 2007.eko ekainak 11

Gobernuak baimena eman du lankidetza hitzarmena egiteko Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutu, Nafarroako Enplegu Zerbitzu eta Ijitoen Idazkaritza Nagusia Fundazioaren artean.


Nafarroako Gobernuak baimena eman du gaurko bilkuran lankidetza hitzarmena sinatzeko bereizkeriaren aurkako eskualde anitzeko programa eraginkorra Nafarroan garatzeko. Aipatu programa Europako Gizarte Fondoak sustatuta dago eta hitzarmenaren sinatzaileak ondoko hauek izanen dira: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua, Nafarroako Enplegu Zerbitzua eta Ijitoen Idazkaritza Nagusia Fundazioa. Plana aurrera eramateko, Gobernuak 188.926,42 euro emanen ditu.


Bereizkeriaren aurkako eskualde anitzeko programaren xedea da bazterkeriari aurre egitea beren ezaugarri bereziengatik lan munduan bazterturik gelditzeko arriskuan dauden zenbait kolektiboetan. Ijitoen Idazkaritza Fundazioa, “Acceder” izeneko programaren bidez, bereizkeriaren aurkako planaren eragileetako bat da. Aipatu programaren helburua ijitoen integrazio eta laneratze gaitasuna hobetzea orientabide, prestakuntza eta laneratze arloko jardueren bidez.


Beraz, lanaren bidez gizarteratzeko ibilbideak diseinatu eta gauzatzeko laguntza espezializatua behar duten ijitoen etniako gazteei zuzentzen zaie “Acceder” programa, eta haren helburua da gazte horiek integratzea gizartean eta lan munduan.


Bereizkeriaren aurkako programa 2001. urtetik aplikatzen da Nafarroan eta haren jarduera esparrua Iruñerria da.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa