(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ontzat eman da Nafarroako Ehiza eta Arrantza Foru Legea garatzen eta exekutatzen duen araudia biltzen duen Foru Dekretua astelehena, 2007.eko ekainak 11

Nafarroako Gobernuak gaur Foru Dekretu bat ontzat eman du. Beraren arabera, Nafarroako Ehiza eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatzen eta exekutatzen duen araudia biltzen duen Foru Dekretu bat. Dekretu honen aztergaia Foru Komunitateko ehiza eta arrantza antolatua eta iraunkorra garatzea da.


Gaur ontzat emandako Foru Dekretua honela egituratzen da: Aurretiko Titulu bat eta hiru Titulu, Xedapen Indargabetzaile bat, bi Xedapen Gehigarri eta bi Amaierako Xedapen, eta Ehiza eta Arrantza Batzordeek eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluak aldeko txostena idatzi dute.


Aurretiko Titulua "Xedapen Gehigarriei" buruzkoa da, ea araudi xedapenaren aztergaia ezartzen du, horri buruzko testuan garatuko diren alderdiak adieraziz.


I. Izenburua "Ehizari" buruzkoa da eta espezie zinegetikoak zehazten ditu, lizentziak, gaitasun probak eta ehiza garatzeko beharrezko baimenak arautzen ditu. Era berean, ehiza barrutien baldintzaka araupetzen ditu, azalerari, barrutien titularren eta aprobetxamenduko titularren betekizunei, kontrol neurriei eta segurtasun zonaldeei, eta seinaleei dagokienez. Barruti mota desberdinen ezaugarriak zehazten dira: tokiko barrutiak, Nafarroako Gobernuaren barrutiak, aprobetxamendu trinkoko barrutiak eta ehiza zonalde kontrolatuak. Ehiza antolamenduari dagokionez, eskualdeko planak, antolamendu zinegetikoko planak eta kudeaketako urteko planak antolatzen dira. Ehiza modalitate anitzetako arau espezifikoen aztergaia honakoa da: ehiza aleen merkaturatzea eta garraioa arautzea, Ehiza eta Arrantzari buruzko Foru Legean aipatutako aparteko baimenak eta ehiza modalitate desberdinak. Azkenik, ehizaren segurtasun neurriak eta Nafarroako ehizaren ondorioetarako Ipar eta Hego arteko zonifikatzea arautzen dira.


II. Tituluak, arrantza espeziei dagokienez, paraleloki, lizentziak eta baimenak araupetzen ditu. Dagoeneko legalki ezarri den uren sailkapena, honako mailetan zehazten eta definitzen da: erreserba genetikoak, arrantza debekualdiak, heriotzarik gabeko arrantza zatiak, arrantza barruti naturalak, arrantzako prestakuntza eskolak, arrantzako kirol eszenatokiak eta arrantza trinkoko zatiak. Arrantza antolamenduari dagokionez, tresna desberdinak egiteko edukia eta prozedura garatzen da: Arrantza Antolamenduko Zuzendaritza Planak, Arroko Arrantza Antolamenduko Planak eta Arrantza Kudeaketako Plan Teknikoak. Horri dagokionez, arrantzako barruti publikoak eta pribatuak araupetzen dira. Nolanahi ere, bai batean eta bai bestean arrantza egiteko, baimenak beharrezkoak izango dira. Horretaz gain, arrantza aleak merkaturatzeari buruzko arauak, arrantza egiteko tarteak, harrapakinen gutxieneko neurria eta birpopulatzeak garatzen ditu.


Azkenik, III. Tituluak modu sistematikoan araupetzen du, espezie zinegetikoek eragindako errepideko istripuetan izandako erantzukizunak zehazteko prozedura.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa