(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

655.430 euroko gastua onetsi da Azparrengo (Artzibar) pilotalekua eta kontzeju etxea berritzeko

astelehena, 2007.eko ekainak 11

Nafarroako Gobernuak 655.430,55 euroko gastua onetsi du gaurko bilkuran Azparrengo (Artzibar) kontzeju etxea berritzeko eta hango pilotalekua estaltzeko.


Itoizko urtegiaren eraikitze eta betetzetik datozen kalteak konpentsatzeko xedez azpiegituretan aurreikusten diren hobekuntzetako bat da ekimen hau. Zehatz-mehatz, Artozkiko Kontzejuaren iraungitzeari lotuta dago, izan ere, urak bete ez zituen lurrak Azparrengo Kontzejuaren eskuetara pasa ziren eta bere garaian erabakita zegoen jadanik aipatu lanak egitea.


Obren exekuzio eta finantzaketa baldintzak aurki arautuko dira Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak, Itoitz-Nafarroako Ubide Fundazioak eta Azparrengo Kontzejuak eginen duten hitzarmen baten bidez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa