(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Toki Administrazioko Departamentuak Zinegotzientzako Esku-liburu bat argitaratu du

asteartea, 2007.eko ekainak 12

Maiatzaren 27ko hauteskundeetatik sortutako tokiko gobernu berrien eraketa dela eta, Tokiko Administrazio Departamentuak Zinegotzientzako Esku-liburu bat argitaratu du, aurreneko aldiz, Nafarroako toki erakundeen gobernu eta administrazioaren zereginak garatu behar dituzten korporatibo berriei lana errazteko helburuarekin.


Portada del Manual del Concejal

Zinegotziaren Esku-liburuko azala. ( irudia handitu )


94 orrien zehar, korporatiboei interesatuko zaizkien gai nagusiak garatzen dira, tokiko kargu publikoaren estatutuetako oinarrietatik hasita -bertan, hautazko karguen eskubideak, zereginak eta erantzukizunak aipatzen dira-, udalak antolatzeko eta funtzionatzeko funtsezko arauetara, eta toki erakundeen ekonomia kudeatzeko oinarrizko arauetara iritsita.


Esku-liburuak korporatiboen zereginak eta eskubideak garatzen ditu, azken horien artean, honako hauek aipatuz: politikan parte hartzeko eskubidea edo karguan irauteko eskubidea, administrazio informaziorako eskubidea edo eskubide sozio-laboralak, horien artean kargua garatzeko era eta egoera desberdinak horiei moldatutako soldatak eta eskubide sozialak nabarmentzen dira. Era berean, nabarmentzen dira, kargua utzi ondoren, zenbait zinegotzik eta alkatek langabeziako sariak jaso ditzaketen egoerak eta baldintzak.


Zereginen artean, honakoak aipatzen dira: kargua hartzerakoan ondasunen egoera aitortzea, jarduerak eta bateraezintasunak, bilkuretara joan beharra, kasu legaletan abstenitu beharra, erreserba gordetzea eta kargu publikoa ez erabiltzea helburu partikularretarako.


Laburbilduz, esku-liburu honetan udal organoen funtzionamenduari buruzko arauak biltzen dira, baita udaletako aurrekontu eta kontabilitateko kudeaketaren jarduera nagusiak ere. Idazteko, ohiko galderak eta kontuan hartu dira eta hainbat ataletan, toki eskubidearen ikuspegiaren arabera, kasuan kasu aplikatu daitezkeen erantzunak adierazten dira.


Esku-liburua, inprimatutako edizioan udaletara bidaliko da, eta horretaz gain, Gobernuaren Interneteko atarian lortu daiteke

(www.navarra.es), Toki Administrazioko Departamentuaren orrialdean.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa