(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Finlandiako ordezkari batzuk Nafarroa bisitatu dute Gobernuko gizarte politikak ezagutzeko Hirugarren Adina eta Minusbaliotasun esparruari dagokionez

asteartea, 2007.eko ekainak 12

Horretaz gain, lehen urratsa ere izan da Europako baterako proiektu bat garatzeko bideragarritasuna eta interesa aztertzeko, gizarte izaerako ekimen berriei buruz


Las delegaciones finlandesa y navarra, tras una reunión.

Finlandiako eta Nafarroako ordezkariak, bilera baten ondoren. ( irudia handitu )


North Kareliako (Finlandia) Gobernu Erregionaleko ordezkariak atzotik Foru Komunitatea bisitatzen ari dira, Nafarroako Gobernuak Hirugarren Adineko eta Minusbaliotasuneko esparruan garatzen dituen gizarte politikak ezagutzeko. Bisita hau bihar amaituko da eta politika eta gizarte laguntza berritzeko teknologia berriak aztergai dituen Europako programa baten barne kokatzen da. Era berean, lehenengo urratsa izan da, gizarte izaerako ekimenei buruz Europa mailan garatzeko baterako proiektu baten bideragarritasuna eta interesa aztertzeko.


Hiru egun hauetan zehar, ordezkariak Gizarte Ongizateko Nafarroako Erakundearen buruekin bilduko dira Foru Komunitateko Hirugarren Adina eta Minusbaliotasuneko esparruaren baliabideak eta zerbitzuak ezagutzeko, baita, Finlandian, esparru honetan, garatzen diren gizarte politikak azaltzeko ere. Halaber, ordezkariek hainbat zentro bisitatuko dute.


Hain zuzen ere, atzo arratsaldean, ordezkariak Nafarroako Gobernuaren langile teknikoekin bildu ziren. INBS zentroaren zuzendari kudeatzailea buruzagi izan zen, Nicolás Iribas jauna, alegia. Bilera horretan, Nafarroako gizarte zerbitzuetako eskumenak, erantzukizunak eta egituren artikulazioa azaldu zitzaizkien, baita, jarduera esparru juridiko berria ere.


Gaur goizean, Finlandiako ordezkariek INBS zentroan jardungo dute, Nafarroan garatzen diren Hirugarren Adineko eta Minusbaliotasuneko politikak, baliabideak eta laguntza zerbitzuak aztertzeko, eta Finlandiako gizarte zerbitzuetako funtzionamenduari buruzko informazioa kontrastatzeko. Jardunaldia amaitzeko "San José" Minusbaliotasun Zentroa eta "El Vergel" Hirugarren Adineko Zentroak bisitatuko dituzte. Bertan, egoitzaren eta menpekotasuneko prebentzio tailerren funtzionamendua ezagutuko dute.


Finlandiako ordezkarien Nafarroako bisita bihar amaituko da, Larrialdietako Telefono Zerbitzuaren eta Kortesia Zerbitzuaren bisitekin.


North Kareliako Gobernu Erregionaleko ordezkaritza honela osatzen da: Osasun Erakundeko Europako Gaien eta Egitura Funtsen burua, Risto Poutiainen; Tesa Korpelrinem, baita Osasun Erakundea ere; Gizarte Gaietarako Zentroaren Departamentu Erregionalaren zuzendaria, Arja Jamsen; Hirugarren Adineko Departamentuko zuzendaria, Elia Soickeli; gizarte zerbitzuetako eta gizarte ongizateko arloko Berrikuntza Jardueren Programaren koordinatzailea, Jarno Turnner; eta Gizarte Ongizateko Departamentu Erregionaleko koordinatzailea, Leena Virratuuori.


Bestalde, Nafarroaren aldetik, bisita h onetan, INBS zentroaren zuzendari kudeatzaileaz gain, Nicolás Iribas honako hauek hartu dute parte; Mendekotasun Laguntzen zuzendariordea, Begoña Rodríguez; eta Marina Roncal eta Carmen Mier, Kanpo Jarduerako Zerbitzukoak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa