(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


115 eskaera jaso dira Pablo Sarasate Biolin Nazioarteko Lehiaketan parte hartzeko

asteartea, 2007.eko ekainak 12

Pablo Sarasate Biolin Nazioarteko Lehiaketaren hurrengo edizioan parte hartzeko izen-emateek (Iruñean antolatuko da 2007ko irailaren 14 eta 21 bitartean) marka guztiak hautsi dituzte, 36 herrialde desberdinetako biolin-joleren 115 eskaera izan baitira.



Interpretariak 15 eta 28 urte bitartekoak dira eta herrialde hauek dute jatorri: Alemania (7), Armenia (2), Australia (2), Austria (1), Belgika (1), Bulgaria (2), Kanada (4), Txekoslovakia (2), Txina (5), Kolonbia (1), Korea (14), Kroazia (1), Espainia (8), Estatu Batuak (15), Filipinak (1), Finlandia (3), Frantzia (6), Georgia (1), Grezia (2), Holanda (1), Hungaria (2), Indonesia (1), Iran (1), Irlanda (1), Italia (2), Japonia (5), Korea (5), Moldavia (1), Polonia (3), Bielorrusiako Errepublika (1), Errumania (1), Errusia (9), Serbia (1), Taiwán (1), Turkia (1) eta Uzbekistán (1).


Aurtengo edizioa arte izena ematen zuten biolin joleen batezbesteko kopurua 30 eta 40 lehiakide artekoa zen, baina aurten 115 izen-emate erregistratu dira. Orain arte, lehiakide kopuru handiena izandako edizioa 1997. urtekoa izan zen, 76 izangairekin. Azken edizioan, 2005ean antolatuta, 19 herrialdetatik etorritako 28 lehiakidek izena eman zuten. Horietatik 21 aurre hautatu ziren.


Aurtengo lehiaketarako, Vladimir Spivakov buruzagi duen epaimahaia, dagoeneko edizio batean parte hartuko duten gazteak aurretik hautatzen ari da, bederatzigarrena, alegia. Hura, lehiaketa honen historia guztian izandako jendetsuena eta nazioartekoena izaten ari da.


Pablo Sarasate Biolin Nazioarteko Lehiaketa bi urtez behin antolatzen da Iruñean 1991. urtetik eta hastapenetik, Vladimir Spivakov epaimahaiaren buruzagia izan da, Moskuko Birtuosoen Ganbera Orkestraren biolin-jole fundatzailea. Lehiaketak hiru sari ofizial ematen ditu: "Pablo Sarasate" Lehenengo, Bigarren eta Hirugarren Sariak, 10.000, 7.000 eta 5.000 euroetan, hurrenez hurren. Horretaz gain, hiru sari berezi ere ematen ditu Sarasateren lanak hobeto jo dituenentzat, Pablo Sarasate Kontserbatoriokoa, jendeak emana, eta piano-jole laguntzaile hoberenari ematen zaiona. Horiek guztiak 3.000 eurotan dira, baita sei ikasketa-poltsa ere, 3.000 eurotan. Horietako bi Espainiako lehiakiderentzat izaten dira.


Aurreko edizioan, 2005eko irailaren 10 eta 15 bitartean antolatuta, Pablo Sarasate Lehiaketako Lehen Sariaren irabazlea Koreako 19 urteko Je-Hye Lee gaztea izan zen. Alemaniako Daniel Austrich, eta Hego Koreako Ui-Youn Hong lehiakideek bigarren eta hirugarren saria irabazi zuten, hurrenez hurren.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa