(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Aurreko lanik gabeko pertsonek (%48) eta industriak (%22,4) 2003. urtetik, langabeziako jaitsiera nabarmenenak izan dituzte

asteazkena, 2007.eko ekainak 13

Azken lau urtetan langabezia orokorrak %11,8ko jaitsiera izan du, 18.845 langabetu erregistratuz eta Gizarte Segurantzako afiliazioak %13,1eko igoera izan du, 32.640 laguneko kopurura iritsiz



Nafarroako industria sektoreko langabeziak, azken lau urtetan, 1.074 langabetu gutxiago erregistratu ditu, alegia, %11,4ko jaitsiera izan du. Horrela adierazi du gaur Nafarroako Gobernuaren Lan Departamentuko zuzendari nagusiak, José María Roig Aldasoro. Roig jaunak 2003-2007 aldian lan merkatuan izandako bilakaerari buruzko balantze bat eskaini du.


Horrela, azken lau urtetan, industria sektoreko langabezian 4.788 lagunetik (2003. urtean) 3.714 lagunetara pasa da (2007), alegia, 1074 lagun gutxiago erregistratu dira (%22,4).


Nekazaritzan, langabezian, 2003. urtean, 368 lagun erregistratzetik, 2007. urtean, 331 erregistratzera pasa da, alegia, 37 lagun gutxiago izan dira (%10). Eraikuntza sektorean, 1.667 langabetuetatik (2003) 1.571 langabetura (2007) pasa da (96 pertsona gutxiago, %5,7) eta zerbitzuetako sektorean, langabezian 12.664 lagun erregistratzetik (2003) 417 erregistratzera (2007) pasa da (417 lagun gutxiago, %3,2).


Aurreko lanik gabeko pertsonen sektorean, 1.893 langabetutik (2003) 982ra pasa da (2007), hau da, 911 lagun gutxiago (%48,1).


Horrela, Nafarroako zerbitzuen sektoreak langabetuen ehuneko handiena hartzen du barne (guztiaren %64), ondoren, industria sektorea (%19,70), eraikuntza (%8,30), aurreko lanik gabekoak (%5,20) eta nekazaritza (%1,70). 2003. urteari dagokionez, industria sektoreak Foru Komunitateko langabeziaren ehuneko orokorrean duen pisua %2,69an jaitsi egin da.


Datu orokorrak


Azken lau urtetan, Nafarroan erregistratutako langabezia guztia 21.380 lagunetik (2003) 18.845 lagunera pasa da (2007ko maiatza). Horrek esan nahi du 2.535 pertsona gutxiago erregistratu direla (%11,8).


Gizonezkoen langabeziari dagokionez, 7.703 gizonezko langabetuetatik (2003) 6.680era pasa da aurreko urtarrilean. Horrek esan nahi du 1023 lagun gutxiago daudela (%13,2).


Emakumezkoen langabezia-tasa ere jaitsi da: 13.667 emakumezko langabetuetatik (2003) 12.165era pasa da (2007ko maiatza). Horrek esan nahi du 1.512 emakume gutxiago daudela (%11).


Era berean, gazteen langabezian 25 urtetik beherako 2.825 lagunetik (2003) 1.953ra pasa da. Horrek esan nahi du 872 gazte gutxiago daudela (%30,8).


Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak gora egin du


Azken lau urtetan, Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak %13,10eko igoera izan du, eta 249.105 lagunetatik (2003) 281.745era pasa da (2007). Hain zuzen ere, azken urtean (2006ko maiatzetik 2007ra) Nafarroak afiliazioak %4,05eko igoera izan du, batezbesteko nazionala berriz, %3,28koa izan da.


Gizarte Segurantzak irabazitako 32.640 afiliatuetatik, 21.109 emakumezkoak dira. Izan ere, Gizarte Segurantzara afiliatutako emakumezko langileen kopuruak azken lau urtetan %64,7ko igoera izan du, 93.449 emakumeetatik (2003) 114.558ra igarota (2007).


Era berean, Gizarte Segurantzari afiliatutako atzerritarren kopuruak, Nafarroan, %86ko igoera izan du azken lau urtetan, eta 15.664 lagunetik (2003) 29.138ra pasa da (2007) (13.474 lagun gehiago).


Izan ere, 2005eko maiatzetik Nafarroan langabezian daudenen atzerritarren kopuruak %24,9ko jaitsiera izan du, Espainian, berriz, langabezian dauden atzerritarren ehunekoa, azken bi urtetan, %2 jaitsi da.


Nafarroako langabetuak, lana aurkitzeko aukera gehienak dituztenak


Lan Ministerioak egindako azken txostenaren arabera, Nafarroak %32,01eko lan-maila dauka (lana aurkitzeko estatistika probabilitatea), alegia, autonomia erkidego guztien zifrarik hoberena eta ia batezbesteko nazionalaren bikoitza (%17,2).


Nafarroarekin batera, hauek dira batezbesteko lan-maila nazional altua gainditzen duten gainontzeko erkidegoak; Kantabria (%26,90), Madril (%26,59), Euskal Autonomia Erkidegoa (%26,18), Asturias (%25,88), Valentzia (%23,02) eta Balear Irlak (%18,54).

Dokumentazioa:
Cifras julio 2003-mayo 2007.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa