(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Miranda kontseilariak hitzarmen bat sinatu du autobus garraiobideko zerbitzua mantentzeko, 2007ko ekainaren 13a

asteazkena, 2007.eko ekainak 13

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilari lanetan diharduenak, Álvaro Miranda Simavilla, gaur, asteazkena, hitzarmen bat sinatu du Tutera aldeko alkateekin, autobus garraiobideko zerbitzuari jarraipena emateko, Aguilar del Río Alhama eta Tutera artean, Corella-Castejoneko loturarekin,



Horretaz gain, honako hauek ere dokumentua sinatu dute: Tuterako alkatea, Luis Casado Oliver; Cintruenigokoa, Faustino León Chivite; Corellakoa, Ramón Miguel Jiménez González; eta Fiterokoa, Francisco Javier Yangüas Fernández, baita "Automóviles del Río Alhama SA" ibilbidearen enpresa emakidadunaren burua ere, Ángel Díez Cornago.


Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jarduera hau finantzatzeko laguntza emango du, horretarako, 579.271 euro emango ditu 2007-2010 aldian.


Hitzarmenari buruzko testuak nabarmentzen duenaren arabera, linea berriak abian jarri zirenetik, 2003. urtean, garraio publiko hau erabiltzen duten bidaiarien kopuruak nabarmen egin du gora, eta erabiltzaileek eta udalek positiboki baloratu dute ekimen hau. Horregatik, komenigarritzat jo da zerbitzuaren jarraipena bermatzea, ibilbideari, maiztasunari eta ordutegiari dagokien eskaintza mantenduz.


Hamar zerbitzu egunero


Gaur eguna, lineak honako ibilbidea egiten du: Baños de Fitero, Fitero, Cintruenigo, Corella, Reina Sofía Ospitalea eta Tutera. Egunero hamar zerbitzu ditu lagunetan eta bat gutxiago asteburuetan.


Lineen mantendua dela eta, enpresa emakidadunari eragindako defizitaren %65a Nafarroako Gobernuaren bidez finantzatuko da eta gainontzeko %35a Udalen bidez, biztanleen kopuruaren arabera: Tuterak, %23,17,;Corellak %5,45; Cintruenigok %4,79 eta Fiterok %1,59.


Nafarroako Gobernuak emandako kopuruari dagokionez, honela banatuko da: 224.906,46 euro 2007. urtean; 223.775,44 euro 2008. urtean; 222.238,78 euro 2009. urtean eta 220.266,40 2010. urtean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa