(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak eta Berriozarreko Udaltzaingoak hurrengo astean trafikoko prebentzio kanpaina bat batera garatuko dute ostirala, 2007.eko ekainak 15

Foruzaingoak eta Berriozarreko Udaltzaingoak hurrengo asterako, ekainaren 18tik 22ra, trafikoko arloko baterako prebentzio kontrolak antolatu dituzte, Iruñeko Eskualdeko herri honetan, Nafarroako Gobernuak sustatutako koordinazio eta laguntza ekimenari jarraipena emateko. Ekimen hori, dagoeneko Nafarroako beste udalerritan arrakasta osoz garatu da, besteak beste: Tutera, Tafalla, Lizarra, Noain, San Adrián edo Zizur Nagusi.


Kontrolak eguneko, arratsaldeko eta gaueko txandetan egingo dira eta Foruzaingoaren agintari batez eta bi agentez eta bi udaltzainez osatuta egongo dira. Kontrol guneak Berriozar udal mugarteko errepideak izango dira, batez ere, Eskualdeko beste herriekin mugatzen dutenak.


Oraingo honetan, gidariaren eta ibilgailuaren dokumentazioa kontrolatzeaz gain, batez ere bi alderdiri emango zaio garrantzia: sakelako telefonoa erabiltzea eta segurtasun uhala edo haurren atxiki aulkiak edo sistema (SRI) erabiltzea. Era berean, etilometriako kontrolak ere programatu dira.


Prebentzio kontrol hauen helburua bideko ezbeharren tasa eta istripu horien ondorengo lesioak murriztea da, segurtasun pasiboaren neurriei jaramonik ez egiteagatik eraginda. Foruzaingoak gidariei gogoarazi die aipatutako arau-hausteak Bide Segurtasuneko Legeko arau-hauste larriak direla, beraz, isun ekonomikoez gain, gida-baimenaren puntuak gal daitezke ( segurtasun uhalik gabe gidatzea, adibidez, 150 euroko isuna da eta hiru puntu kentzen dira).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa