(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tomate ekoizleek osagarrizko ordain bat jasoko dute 2007-2008ko kanpaina honetan ostirala, 2007.eko ekainak 15

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Javier Echarte Echarte, gaur bildu da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako zuzendari nagusiarekin, Francisco Mombiela, eta azken horrek ekainaren 12an hartutako erabaki politikoaren berri eman dio, Fruten eta Barazkien Azokaren Antolaketa Komunaren erreformari buruzkoa.


Echarte kontseilaria Mombiela Zuzendari Orokorrarekin batera izan da batzarrean (bere ondoan, bere ezkerrean). ( irudia handitu )

Erreformari buruzko alderdi orokorrez gain, Nafarroan gehien zabaldutako produktuetan izango duten eraginak zehatzago aztertu dira. Batez ere, krisiak, ekoizpenaren akoplatu gabeko laguntzen sistemaren ezarpena, bai frutetarako eta bai bilakatzeko barazkietarako eta Ekoizleen Erakundeei emandako protagonismo handia (OPFH) aztertu dira.


Lortutako erabaki politikoaren barruan, Espainiari, 2007-2008 kanpainarako bakarrik, laguntza nazional bat emateko baimena eman zaio, 15 milioi eurotan, eraldatutako tomatea erreformaren eszenatoki berrian sartzeko. Tomate ekoizleei zuzenduriko laguntza hura erdibana emango dute Estatuak eta Autonomia Erkidegoak. Horretaz gain, aldi iragankor honetan beste erabileretarako tomateen kupoak Nafarroan hainbesteko eragina duen osorik zuritzen den tomatetik bereizita mantenduko dira.


Echarte kontseilariak Ministerioko zuzendari nagusiari adierazi dio Estatuak Autonomia Erkidegoetan aplikatuko duen laguntzaren zatia Nafarroan ere burutzeko, Foru Komunitateak ez baitu parte hartu tomate kupoak gainditu diren egoeretan. Egoera horren eraginez, Europako laguntza nabarmen murriztu da.


Era berean, Javier Echarte jaunak gogoarazi du, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako Ministroari, Elena Espinosa eta Autonomia Erkidegoetako Nekazaritza kontseilariei, sektoreko bileran egin zuen bezala, (ekainaren 4an antolatuta), Nafarroarentzat oso garrantzitsua dela txikizkako laborantzei konponbide ona ematea, esaterako, kardoa, borraja edo alkatxofa, eta horietarako berehala laborantzan erabili daitezkeen produktu fitosanitario egokiak ezarri behar direla.


Nafarroako Gobernuaren aldetik, honako hauek bertaratu dira bilkurara, Echarte kontseilariaz eta Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiaz gain, Andrés Eciolaza; Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Ignacio Guembe; eta Nekazaritza Azoken Erregulazio eta Esku-hartze Ataleko burua, Javier Juan de Dios. Horretaz gain, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako Barazki eta Fruta Produktuen zuzendariorde nagusiak ere parte hartu du, José Escartín.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa