(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultura eta Turismo Departamentuak "Senderos y Miradores de los Paisajes del Vino" proiektua diruz lagundu dute Erdi Aldean ostirala, 2007.eko ekainak 15

Proiektua aurten Ardoa Ibilbidearen produktu turistikoaren barne hartutako nobedadeetako bat da, eta bertan 24 tokiko erakunde eta beste berrogeita hamar enpresa eta erakunde pribatu gehiago koordinatuta daude


Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleón, finantzazio hitzarmen bat sinatu du. Beraren bidez, bere Departamentuak 112.000 euroko diru-laguntza emango dio Erdi Aldeko Turismo Partzuergoari, "Senderos y Miradores de los Paisajes del Vino" proiektua garatzeko, Erdi Aldeko Ardo Ibilbidearen produktu turistikoko esparruan.


"Senderos y paisajes" aurten produktuaren barne hartutako nobedadeetako bat da. Aipatutako produktua abian jarri zenetik 2004. urtean, Kultura eta Turismo Departamentuak 420.948 euro eman ditu.


"Senderos y Paisajes" proiektuaren aurrekontu orokorra 160.000 euro dira eta horietatik %70 Nafarroako Gobernuaren bidez finantzatuko da. Bideen eta Behatokien sarea "La reserva de los sentidos" mezupean diseinatu da eta bertako eskaintza enoturisikoko osagarri bat da. Bertan, ardoaren inguruko ondare baliabideak eta naturalak murgiltzen dira.


Helburu horretarako, proiektu honetan, lau behatoki eta bi bide turistiko gaitu dira, irizpide desberdinen arabera, besteak beste: zonaldeko egitura turistikoa, irisgarritasuna, existitzen diren azpiegiturak, dibertsitatea, aberastasuna, bertako panorama- eta ondare-berezitasuna edo ibilbideko beste baliabideekin duen konexioa.


Gaituko diren bidea San Martin Unx eta Nekeas bideak izango dira Añorben; biek ibilbide zirkularra eta 9 kilometro inguruko luzera dute, eta horien barruan, 4,5 kilometroko ibilbide motzago bat gaituko da. "San Martín Unx Bidea" "Geografia eta ardoaren" inguruan murgilduko da, 50 metroko desnibel bat izango du eta 8 interpretazio gune, gai desberdinekin, bidearen gai orokorrarekin lotuta. Hein berean, "Nekeas Bidea", desnibeleko 100 metrorekin, "Kultura eta Ardoari" buruzkoa izango da eta aurrekoak bezala, zortzi interpretazio gune izango ditu.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa