(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Parke eolikoek iaz Nafarroan sortutako energia elektriko berriztagarriaren %76a sortu zuten ostirala, 2007.eko ekainak 15

2006an Nafarroako sortu zen energia elektriko berriztagarriaren %76a Foru Komunitateko parke eolikoen bidez iritsi zen. Horrela aipatu du Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariaren lanetan diharduenak, José Javier Armendáriz Quel, gaur, ostirala, antolatutako Europako Airearen Eguna dela eta, Energia Eolikoko Europako Elkarteak sustatuta.


Hain zuzen ere, iaz, Nafarroan 2.854.242 Mwh energia elektriko berriztagarri sortu ziren, eta horietatik, %76,09 energia eolikotik etorri ziren (2.171,818 Mwh); %9,25, energia mini-hidraulikotik (264-040 Mwh); %7,09 biomasatik (202.326 Mwh); %6,57 energia hidraulikotik (187.558 Mwh); eta %1 eguzki energiatik (28.499 Mwh).


Armendáriz kontseilariak jarrera baikorra adierazi du, energia berriztagarrien ekarpenak Nafarroan hurrengo urteetan gora egiteari dagokionez, 1012 Epeko Nafarroako Energia Planaren aurreikuspenekin bat eginez. Horrela, kontseilariak esan du "ekarpen eoliko handiena parke eolikoak berriz indartzearekin lotuta egongo dela, hau da, egungo errotak azken belaunaldiko aire sorgailuengatik ordezkatzea, potentzia handiago lortuz. Horri esker, produkzio eolikoa areagotuko dugu eta, pala kopuru gutxiagorekin, aldi berean, gure parkeetako ikus inpaktua eta ingurumen inpaktua murriztuko dugu".


Energia hidraulikoari dagokionez, une hauetan bakarrik Ebro ibaiko El Berber zentralaren bidez ordezkatuta, etorkizunean, Itoitz urtegian eta Nafarroako Kanalean proiektatutakoak sortuko dira. Horretaz gain, eguzki energiaren ekarpena nabarmen handituko da, Komunitatean eguzki barazkiak izenekoak asko garatu direlako.


Energia eolikoaren ekoizpena


José Javier Armendáriz jaunak azpimarratu du Nafarroako energia eolikoak heldutasun maila handia lortu duela: "Egun, gure kontsumo elektrikoaren %70 iturri berriztagarriekin barne hartzeko gai gara, eta horien artean, eolikoa oso garrantzitsua da. Izan ere, dagoeneko, esan dezakegu Nafarroa, zenbait egunetan, parkeetako ekoizpen handiarekin eta eskaintza txikiagorekin, kontsumo elektrikoaren %100 bere gain hartzeko gai dela. Energia berriztagarriak, oro har, eta eolikoa, zehazki, Nafarroan, energia iraunkorreko elementu bilakatu dira, eta horiei esker, Espainiak Kioto Protokoloa bete dezake, eta garapen sozio ekonomikoko bektore bat da eta gure lurraldea egituratzen du".


Hain zuzen ere, Nafarroako parke eolikoek azken urtetan izandako ekoizpena honakoa izan da:


  • 2003: 1.594.313 MWh.
  • 2004: 1.916.593 MWh.
  • 2005: 2.386.651 MWh.
  • 2006: 2.171.818 MWh.


  • Armendáriz kontseilariak "oso positiboki" baloratu du azken urtetan erregistratutako ekoizpenaren bilakaera. Hark, mapa eolikoa garatzen zen bitartean, gora egin du: "Horri dagokionez, 2005. urtea inflexio-puntua izan da, izan ere, parkeak ezartzeko prozesua amaitu zen eta aurreneko aldiz 2 milioi MWh gainditu ziren, hau da, orain arte erregistratutako zifrarik handiena. Iaz, zifra baxuxeagoa lortu zen, parke guztiak abian jarri ondoren, bestelako aldagaiak kontuan hartu behar baitira, adibidez, airearen intentsitate handiagoa edo txikiagoa".


    2010 Eperako Energia Plana


    Nafarroako 2010 Eperako Energia Planak, bere helburu estrategikoen artean, auto-hornikuntzaren alde egin nahi du, Nafarroako energia baliabide berriztagarriak erabiliz. Horretarako inbertsioen %43,9 erabiliko ditu energia berriztagarriak sustatzeko.


    Horrela, Planari esker, Europako Batasunak 2010. urterako ezarritako helburuak bete eta gainditu ahal izango ditu, energia berriztagarrien arloari dagokionez. Lehen mailako energiaren kontsumoari dagokionez, energia berriztagarriekin, EB-eko helburua %12,1era iristea da (Nafarroako aurreikusi du %14,7 betetzea); sorkuntza energetikoari dagokionez, berriztagarriekin, helburua %29,4 da (Nafarroan %75,3 izango da); eta EB-ko helburua, bioerregaien erabilerari dagokionez, %5,75 da (Nafarroak %6,05 lortuko du).

    Dokumentazioa:
    Berri osoa.doc

    Nafarroako Gobernua

    Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa