(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

125.280 euroko gastua onetsi da Departamentuaren bulegoak berritzeko Iruñeko Tutera kalean

astelehena, 2007.eko ekainak 18


Nafarroako Gobernuak 125.280 euroko gastua onetsi du proiektuaren erredakzio lanak eta obraren zuzendaritza kotratatzeko Nekazaritza, Abletzaintza eta Elikadura Departamentuaren Iruñeko Tutera kaleko bulegoak (20 zk.) berritzeko.


Baimena beharrezkoa da, izan ere, gastua hainbat urtetan egitekoa da. Zehatz-mehatz, aurreikusten diren 125.280 euroetatik 75.168 euro 2007ko aurrekontuen kargura ordainduko dira eta gainerako 50.112 euroak 2008ko aurrekontuen kargura.


Berritze lanak ondoko hauek izanen dira funtsean: aireztapen eta klimatizazio sistemak eguneratzea, argi naturalaren aprobetxamendua, sarrerak kontrolatzeko sistema bat jartzea eta espazioak birbanatzea.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa