(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Carcar, Deikaztelu eta Faltzesen herrilurrak desafektatzea onetsi da

astelehena, 2007.eko ekainak 18


Nafarroako Gobernuak erabaki bana hartu ditu Carcar, Deikaztelu eta Faltzesen herrilurrak desafektatzeko.


Zehatz-mehatz, Carcarreko Udalari baimena ematen zaio 43.150 m2ko herrilurra desafektatzeko “El Monte” parajean. Helburua da aipatu lurra “Zabaitzu, S.L.” enpresari lagatzea, urteko kanon bat kobratuta, bertan eguzki energia fotovoltaikoaren planta bat paratzeko.


Deikazteluko Udalari, berriz, baimena eman zaio 22.846 m2ko herrilurra desafektatzeko “Mirabuenas” parajean. Herrilurra bi partikularri salduko zaie bertan upelategia eta dolarea jartzeko.


Azkenik, baimena ematen zaio Faltzesko Udalari 400 m2ko herrilurra desafektatzeko “El Vedadillo” parajean leku bereko beste lur partikular batekin trukatzeko xedez. Trukaketaren helbura da udal kanposantuko iarreko atera doan bidearen egoera erregularitzatzea, izan ere, kur partikularrean baitago.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa