Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak 153.562 euroko dirulaguntza eman dio ANFAS-i laguntza goiztiarraren programa garatzeko
astelehena, 2007.eko ekainak 18Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileari 153.562,50 euroko dirulaguntza eman diezaion ANFAS Elkarteari Laguntza Goiztiarraren programa 2007an zehar garatzeko xedez.
Jakina denez, ANFAS elkartea 1961ean sortu zen adimeneko ezgaitasuna duten pertsonen beharrei –familiarrak nahiz gizarte arlokoak- erantzuteko zerbitzu eta baliabideak sortzeko. Ezgaitasuna duten edo edukitzeko arriskuan dauden haurrendako laguntza goiztiarra programa garratzitsuenetako bat da, izan ere, urte horientan egiten den lana erabakigarria izan daiteke pertsona hauen etorkizunerako.
1997an hasi zenetik, ANFAS-ek Tuteran eta Lizarran estimulazio goiztiarraren 2 unitate martxan jarrita, programa honek urteko dirulaguntza jaso izan du. 2003. urtean, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuarekin egindako itzarmen baten bidez, laguntza goiztiarra doaneko zerbitzua izatera pasa zen 0-3 urteko haurren familiarentzat, eta ANFAS-ek Foru Erkidegoko beste eskualde baztuetara hedatu zuen.
Horren ondorioz, arestian aipatu hitzarmenaren bidez ANFAS-ek hainbat eskualdetan garatzen du ezgaitasuna duten edo edukitzeko arriskuan dauden 0-3 urteko haurrendako laguntza goiztiarraren programa: Tutera, Lizarra, Tafalla, Altsasu, Lesaka eta Doneztebe.