(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilua arautu da

astelehena, 2007.eko ekainak 18

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilua arautzeko xedez. Aipatu kontseilua gizarte zerbitzuen arloko organo parte hartzaile eta aholkulari gisa egituratzen da eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuari atxikiturik egonen da.


Kontseiluak osoko bilkuran eta batzorde iraunkorretan jardungo du. Kontseilua urtean behin bilduko da ohiko Osoko Bilkuran. Haren eginkizunak, besteak beste, ondoko hauek izanen dira: gizarte zerbitzuen arloko proiektu arautzaileak, Nafarroako gizarte zerbitzuei buruzko plan estrategikoak, esparru orokorreko plan sektorialak eta kalitate planak; jarraipen lanak egitea aplikazio eta gauzatze mailaren arloan Nafarroako gizarte zerbitzuen plan estrategikoetan, esparru orokorreko plan sektorialetan, kalitate planetan eta esparru orokorreko gizarte zerbitzuen gutunean; proposamenak, aholkuak eta iradokizunak egitea gizarte zerbitzu arloan eskudun den Departamentuari nahiz gizarte ekimen-politiketan inplikaturik dauden Departamentuei gizarte zerbitzuak hobetzeko xedez; eta Kontseiluko lehendakariari proposamenak egitea haren egitura eta osaketa aldatzeko.


Kontseilua, osoko bilkuran, ondoko kide hauek osatuta egonen da: lehendakaria, lehendakariordea, idazkaria eta gutxienez 26 kide. Lehendakaria Gizarte Ongizate Departamentuko kontseilaria izanen da. Kideak, berriz, ondoko hauek izanen dira: aipatu Departamentuko bost ordezkari, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Etxebitza, Osasun, Enplegu, Hezkuntza eta Ekonomiaren arloetan eskudun diren Departamentuetako ordezkari bana, Inmigrazioari Laguntzeko Ataleko ordezkari bat –Gizarte Ongizate Departamentuaren titularrak izendatuta-, toki entitateetako hiru ordezkari, Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioko zuzendari kudeatzailea, ordezkari gehien dituzten enpresarien eta sindikatuen erakundeetako lau ordezkari, eta hiru ordezkari elkargo profesionaletakoak (Gizarte-Lana eta Gizarte Laguntzaileak, psikologoak, medikuak, Erizaintza edo Erizaintzako Diplomadun Unibertsitarioak, okupazio-terapeutak, fisioterapeutak, soziologoak, lan-harremenetarako gradudunak, gizarte hezitzaileak, abokatu eta ekonomistak). Horrez gain izanen da Kontseilu Sektorialetako kide bana, Nafarroako Unibertsitateetako kide bana, eta ekimen pribatuko gizarte zerbitzuen arloko erakundeetako ordezkari bana ondoko jarduera arloetan: Familia, Adin Txikikoak, Ezgaitasuna, Hirugarren Adina, Inmigrazioa eta Gizarte-Bazterketa.


Kontseiluak hiru batzorde izanen ditu, haren organo iraunkorrak izanen direnak: Enpleguko kalitateari buruzko Batzordea, gizarte zerbitzuen gutuna jarraitzeko eta aldatzeko batzordea eta zerbitzuak onetsi, erregistratu eta homologatzeko sistemari buruzko batzordea.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa