(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2,4 milioi euroetako gastu bat ontzat eman da funtsezko zortzi zonaldeko oinarrizko gizarte zerbitzuak finantzatzeko astelehena, 2007.eko ekainak 18

Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du. Beraren bidez, 2,4 milioi eurotako gastu bat ontzat eman da oinarrizko zortzi zonaldeko oinarrizko gizarte zerbitzuak finantzatzeko 2007 eta 2008. urtetan.


Baimen hau beharrezkoa da, urte anitzeko izaerako gastu bat delako. Aurreikusteko 2,4 Milioi euroetatik, urte bakoitzeko 1,2 milioi euro finantzatuko dira.


Hauek izango dira finantzatuko diren erakundeak: Altsasu - Olatzagutia - Ziordiko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatea (259.264 €), Artaxoa, Berbintzana, Larraga eta Miranda-Argako zonaldea (159.544 €), Auritzeko oinarrizko zonaldea (Auñamendiko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatea) (447.050 €), Erronkari Bailarako Batzar Nagusia (302.238 €), Elizagorriko, Lodosa, Mendabia, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatea (361.762 €), Orkoieneko oinarrizko zonaldea (224.892 €), Zangozako Eskualdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatea (317.010 €), eta Arguedas, Valtierra, Villafranca, Milagro eta Cadreitako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatea (420.840 €).


Oinarrizko gizarte zerbitzuen titularitatea toki erakundeei dagokie eta Gizarte Zerbitzuetako sistema publikoaren oinarrizko unitatea eratzen dute, eta pertsona hartzaileentzat eta familia eta gizarte inguruko pertsonentzat hartara eta maila altuago sartu ahal izateko ate bat dira.


Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak dio oinarrizko gizarte zerbitzuen jarduerak, gutxienez, lau programen bidez garatzen direla: Harrera eta Gizarte Orientazioa, Norberaren Autonomiaren Sustapena eta Menpeko Egoeran dauden Pertsonen Laguntza, Gizarte Txertatzea, eta Haurrenganako Laguntza eta Lehen Mailako Laguntzako Familia.


Lau programak pixkanaka ezarriko dira eta horietako bat bideragarria ez den lekuetan, bere eskaintza arloko mailatik bermatuko da, gizarte zerbitzuetako zentroen bidez. Halaber, lehen mailako laguntzako esku-hartzea osatu ahal izango da toki erakundeek bere lurraldean, eskumenen barruan, ezartzen dituzten beste programen edo jardueren garapenaren bidez.


Harrera eta Gizarte Orientazioko Programa


Herritar guztiei zuzenduta, gizarte esku-hartzea eskainiko die gizarte zerbitzuetan eskaintzak aurkezten dutenei. Besteak beste, honako laguntza teknikoak hartzen ditu barne: harrera eta gizarte orientazioa, eskaintzari lehenengo erantzuna eskaintzeko, premien lehen balorazio bat egiteko eta esku-hartzea bermatzen duen profesionalaren eta erabiltzailearen arteko erreferentziazko harreman bat sortzeko; laguntzak eskura jartzea, Gizarte Zerbitzuetako Sistemaren laguntza teknikoak eta ekonomikoak eskura jartzeko prozesua izapidetzeko; Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak berak edo Gizarte Zerbitzuetako Sistemak garatutako esku-hartzeko beste programetara eta beste sistemetara desbideratzea, egindako balorazioaren arabera; hainbat esku-hartzeen ondorengo jarraipena, ekin egindako egoeraren bilakaera ezagutzeko eta laguntza behar duten premia-egoera berriak ezagutzeko; eta komunitateko erakundeen eta instituzioen informazioa, sentsibilizazioa eta lankidetza, premiak atzemateko, prebentziozko gizarte jarrerak sustatzeko, gizarte laguntzako erak eta baterako lan-proposamenak bultzatzeko, herritar guztientzako positiboak diren jardueretan laguntza eskainiz.


Norberaren Autonomia Sustapen eta Menpeko Egoeran dauden Pertsonen Laguntza Programa


Honako helburua izango du: menpeko egoeran dauden pertsonei euren ohiko bizilekuan ahalik eta denbora gehien irauteko aukera eskaintzea. Horretaz gain, eta helburu berberarekin, menpeko egoeran ez dauden pertsonei ere laguntza eskainiko zaie. Garatu beharreko jarduera nagusiek Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuari erreferentzia egiten diote, alegia, programa honen oinarrizko jarduera. Honako hauek hartuko ditu barne: etxeko laguntza, langileen laguntza, psikologikoa, soziokumintarioa, familia laguntza eta etxebizitzarako laguntza teknikoa; etxez etxeko laguntzaren aldi baterako edo izaera iraunkorreko, osagarrizko edo aukerazko beste baliabideak eskura jartzea, norberaren buruaz baliatzeko egoerak horrela gomendatzen duenean bizitza baldintza onak izateko; eta zaindarien laguntza bermatzea, existitzen diren sareekin lagunduz, bai sentsibilizazioari eta autonomia galeraren egoerak atzemateari dagokienez eta bia boluntario izaerako komunitateko gizarte laguntzaren era berriak sustatzeari dagokionez.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa