(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

792.000 euroko dirulaguntza onetsi da Andre Maria Nahigabetuaren Mirabeentzat adimen ezgaitasuna duten emakumeentzako Javier Egoitzaren funtzionamendurako

astelehena, 2007.eko ekainak 18

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileari 792.000 euroko dirulaguntza eman diezaien Andre Mari Nahigabetuaren Mirabeei, adimen ezgaitasuna duten emakumeentzako Javier Egoitzaren funtzionamendurako.


Aipatu kongregazioa irabazteko asmorik gabeko erakundea da eta Espainia osoan banaturik dauden zentroak kudeatzen ditu behartsu fisiko, psikiko, sozial eta adimenekoentzat. 1961. urtean Elkanon egoitza inauguratu zutenetik, mirabeek zentroaren helburua bideratu du egoiliarrei behar den laguntza eskaintzeko poztasuna eta ongizatea lor ditzaten, beti ere kalitatea oinarrizko erizpidetzat hartuta. Zehatz-mehatz, haren helburuak ondoko hauek dira: etxebizita bat eskaintzea behar diren baliabideekin erabiltzaileen beharrak asetzeko (afektiboak, sozialak, pertsonalak eta materialak); aukerak eta laguntza eskaintzea pertsonak trebetasuna har dezan komunitatean integratu eta parte hartzeko; egoiliarren eta beren familien parte hartzea erraztea zentroan jasotzen dituzten zerbitzuen inguruko erabakiak hartzeko tenorean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa