(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

150.250 euroko dirulaguntza onetsi da Zugarramurdiko leizeetan izandako kalteak konpontzeko

astelehena, 2007.eko ekainak 18

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Kultura eta Turismo kontseilariari 150.250 euroko dirulaguntza eman diezaion Zugarramurdiko Udalari behar diren lanak egiteko maiatzaren lehen astean izandako uholdeek hango leizeetan eragindako kalteak konpontzeko xedez.


Maiatzaren 16ko 17/2007 Foru Legearen bidez, maiatzaren lehen astean izandako uholdeen ondorioz Foru Erkidegoko iparraldean kaltetuak izan zirenen aldeko neurriak ezarri ziren. 2007ko maiatzaren 28ko Gobernuaren erabaki bidez, aipatu uholdeek kaltetutako udalerrien zerrenda onetsi zen eta eranskinean Zugarramurdi aipatzen da. Halere, Foru Legeak onetsitako ez-ohiko kreditua emateko oinarritzat hartzen den kalteen balorazioa egiterakoan, ez ziren kontutan hartu Zugarramurdiko leizeetan jasotakoak. Hango Udalak jakinarazi duenez, leizeak konpontzeko lanen kostua 150.250 eurokoa da. Beraz, egoikitzat jotzen da kalte hauei ere gainerakoei emandako tratamentu bera ematea eta horregatik Kultura eta Turismo Departamentuak 150.250 euroko dirulaguntza proposatu du Zugarramurdiko Udalarentzat.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa