(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak erabaki du bi eskola berri eraikitzea Ezkaban eta Mendillorrin astelehena, 2007.eko ekainak 18

Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza Departamentuak proposatuta, Erabaki banaren bidez, onetsi du "Doña Mayor de Navarra" Haur Hezkuntzako Eskola Publikoa, Ezkaban, eta "Pedro de Ursúa" Bigarren Hezkuntzako Institutua, Mendillorrin, eraikitzea.


Lehenengorako, 20.500 gastu bat onetsi da. Horrek egungo aurrekontuei eragiten die eta 298.442 euro esleitu zaie 2008ko aurrekontuari. Mendillorriko BHI-erako, 105.764 eurotako inbertsioa onetsi da 2007. urtean eta 149.400, 2008. urtean.


"Doña Mayor de Navarra" Haur Hezkuntzako Eskola Publikoa


Haur Hezkuntzako Eskola Publikoari "Doña Mayor de Navarra" behin-behineko izena jarri zaio eta Ezkaban kokatuko da, Donantes de Sangre Pasealekua, z/g, Iruña. Hezkuntza Departamentua bere titularra izango da eta gaztelerazko hizkuntza ereduko irakaskuntza eskainiko du.


Eskola hau Nafarroako Foru Komunitateko eskoletako sarean txertatuko da eta 13. Barrutiaren barne izango da, "Iruña-Txantrea", Bigarren Zonaldeari eta "Padre Moret-Irubide". BHI-ko Derrigorreko Bigarren Hezkuntzako azpi zonaldeari atxikita. Antsoain, Artika (Berriobeiti) eta Iruñeko ikasle erdaldunak eskolatuko ditu, eta eskualdeko izaera izango du.


Datorren 2007/2008 ikasturtean abian jarri nahi da.


 Urte anitzeko gastuak baliozkotzeko txostenak dio 2008. urterako aurrekontuan sartu beharreko 298.442 euroak Ekonomia eta Ogasun Departamentuak egindako finantza aurreikuspenetan ahokatzen direla. Era berean dio abian jartzeko gastuak 7.950 euro izango direla urtean, eta garraioetakoak, berriz, 36.460 euro urtean.


Pedro de Ursúa Bigarren Hezkuntzako Institutua


Bigarren Hezkuntzako Institutuak, Mendillorrin auzoan, "Pedro de Ursua" behin-behineko izena izango du eta Uztarrotzeko Kontzejuan kokatuko da, z/g Iruña, behea.


Hezkuntza Departamentua bere titularra izango da eta irakaskuntzak gaztelerako G eta A ereduetan (azken hura ikasgai batekin euskaraz) , eta D ereduetan eskainiko ditu (euskaraz, ikasgai batekin gazteleraz).


Eskolak Nafarroako Foru Komunitateko eskolen sarean parte hartuko du, eta 14. barrutian txertatuko da, "Iruña-Erdialdea", Bigarren Hezkuntzako zonaldean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azpi zonalde bat eta Lehen Mailako zonalde propioak sortuz. Haur eta Lehen Hezkuntzako "Mendillorri", "Mendigoiti" Eskola Publikoak; Iruñeko "El Lago de Mendillorri" eta "Elorri"; Uharteko "Virgen Blanca"; Erroko Eskola Publikoa; Zubiriko "Xavier Zubiri" Eskola Publikoa eta Urrotz- Hiriko Eskola Publikoa bertan txertatuko dira.


Aurreikuspenen arabera, datorren 2007/2008 ikasturtean abian jarriko da. Araudiari jarraiki, Nafarroako Gobernuak institutu berri bat eraikitzeari dagokionez hartutako erabakia "Adostuta" izan behar da, hala ere, proposamena aurretik Hezkuntza Goi Batzordeak edo Nafarroako Eskola Batzordeak onetsi behar du.


Urte anitzeko gastuak baliozkotzeko txostenak dio 2008. urterako aurrekontuan sartu beharreko 149.400 euroak Ekonomia eta Ogasun Departamentuak burututako finantza aurreikuspenetan ahokatzen dira. Era berean, ziurtatu da eskola berri honekin lotutako urteko funtzionamendu gastuak 193.142 euro izango direla urtean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa