Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak bere gaurko bilkuran honako Erabakia hartu du:
1.- Nafarroako udal desberdinak eratu direnez, larunbatean dagozkion karguen jabetza-hartzearen ondoren, Nafarroako Gobernuak adierazi behar du oso kezkatuta dagoela, ezarritako formula baztertuz, euren karguak "legeak hala aginduta" zin egin dituztenekin.
Hori dela eta Nafarroako Gobernuak ohartarazi behar du Nafarroako Gobernua Foru Hobeagotzearen aldeko defentsan eta Espainiako Konstituzioan sinesten ez dutenek osa dezaketela, euren ideologia eta hauteskunde programek adierazitakoari jarraiki, eta horrenbestez, Nafarroako Gobernura iritsi daitezkeela euren karguak legeak hala aginduta zin eginez.
2.- Nafarroako Gobernuak uste osoa dauka Nafarroako Foru Araubidearen, Foruaren Hobeagotzearen eta Espainiako Konstituzioaren alde egiten den guztia, Nafarroako gizartearen gehiengoak irmoki hartutako jarreretan eta erabakietan oinarritzen dela. Gehiengo horrek erakundeen ordezkariek argi, biribiltasunez eta irmotasunez hitz egitea espero dute, Nafarroako Estatus Instituzionalak, politikoak, sozialak eta ekonomikoak aipatzen dituen oinarrizko printzipioen defentsaren alde, izan ere, horri esker, gainontzeko Autonomia Erkidegoekin eta Europako gainontzeko herriekin konparatuz, aitzindari bilakatzen gaituzten garapen eta bilakaera mailak iritsi gara.