(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ontzat eman da A-21 errepideko Izko-Judas Bentako zatiaren lanak, 35 milioi eurotan astelehena, 2007.eko ekainak 18

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 35.032.750,83 eurotan, ontzat eman ditu Pirinioetako Autobiaren 3. zatia eraikitzeko lanak, Izko eta Judas Benta artean.


Aurreikuspenaren arabera, dagokion adjudikazioaren ondoren, lanak irailean hasi eta 2009ko udan bukatu nahi dira.


Lanaren ezaugarriak


Pirinioetako Autobiaren hirugarren zati honek 7.882,5 metro luzera du. Bide berria N-240 errepideko 28,5 km parean hasiko da, Izkoko lotunea gainditu ondoren. Hasieratik, trazadura egungo errepidetik banatuko da, Iparralderantz abiatuz, eta bertatik amaiera arte igaroko da, Judas Benta paretan. Bertan, beste lotune bat aurreikusi da.


Elementu nabari gisa, 80 metro luzerako tunel faltsu bat proiektatu da, baita faunako eta bideko hiru pasabide ere. Aranako amildegia 210 metro luzerako biaduktu baten bidez gainditu da. Gainera, beheko pasabide bat eraikiko da abereen bide bat lehenera ekartzeko.


Judas Bentako lotuneak egun existitzen den egitura mantenduko da, proiektatutako bi glorieten arteko konexioari bide emanez. Lotune horretan faunarako bi beheko pasabideak kokatuko dira.


Gainontzeko Autobian bezala, zatiak hiru galtzada ditu errail banarekin. Galtzada bakoitzak 3,5 metroko zabalera izango du, eta horretaz gain, 2,50 metroko kanpo bazterbide eta metro bateko barruko bazterbide bat izango dute. Galtzadak 5 metroko erdibitzaile baten bidez bereizita daude.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa