(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroan 201,9 milioi euroko inbertsio publikoak egin dira EBrekin batera finantzatutako proiektuetan

asteartea, 2007.eko ekainak 19

2000-2006 aldiko jarduketa horien jarraipena egiteko batzordea Iruñean bildu da gaur, eta proiektu horien betearazpen maila handia dela egiaztatu du, besteak beste, ezagutzaren gizartea, ikerketa eta garapena eta errepideak eta autobideak arloetan


Reunión del comité de seguimiento de los proyectos financiados con fondos europeos

Jarraipen batzordearen lehendakaritza: Juan Borrull, José Ángel Zubiaur eta Anatolio Alonso. ( irudia handitu )


2000-2006 aldian, Nafarroak 201,9 milioi euroko inbertsio publikoak egin ditu Europar Batasunarekin batera finantzatutako proiektuetan; zifra horretatik, 94,5 milioi europar funtsetatik datoz, eta 107,4 milioi estatuak eman ditu Programazioaren Agiri Bakar (PAB) izenekoaren barruan, egitura-funtsekin kofinantzatutako jarduketen 2. helburuari lotuta. Horren jarraipen-batzordea gaur bildu da Iruñean.


Bileran PABeko programen betearazpen-txostena aztertu da, 2006. urteari dagokiona, eta betearazpen maila %91,83 izan dela egiaztatu da. 2000-2006 aldi osorako, Nafarroako inbertsio-programen betearazpenaren ehunekoa %90,54 izan da; hala ere, inbertsio-programen betearazpena 2008. urtea arte luzatu egingo da, Europako arautegiarekin bat etorriz.


Inbertsio-proiektu horien betearazpen mailarik handiena 3. ardatz izenekoari dagokio. Horretara informazioaren gizartea garatzeko jardunak eta I+Gn egindako inbertsioak biltzen dira; horietan, betearazpena %102,22 izan da, eta ardatz horren barruan, aipatzekoak dira "ikerketa-proiektuetan" egindako inbertsioak (3.2 neurriak), horietan betearazpena %113,18 izan baita, eta "ikerketa-zentro publikoetan eta zentro teknologikoetan" egindako inbertsioak (3.5 neurriak), horietan gastuaren betearazpena %115,69 izan baita. 4. ardatzean ere, "errepide eta autobideetan" egindako inbertsioari dagokiona, %100etik gorakoa izan da.


José Ángel Zubiaur Carreño Nafarroako Gobernuko Europako Gaietarako eta Planifikaziorako zuzendari nagusiak EBrekin batera finantzatutako inbertsioen egoerari buruz hitz egin du gaur goizean. Komunikabideen aurreko agerraldian, alboan izan ditu Juan Borrull Europako Batzordeko kontaria eta Anatolio Alonso Pardo Ekonomia eta Ogasun Ministerioko FEDER programaren zuzendariorde albokoa.


Foru Erkidegoko Gobernuak EBk proiektu horietarako bideratzen dituen funtsen %65,61en gastua kudeatzen du, hau da, 62 milioi euro, sail hauek administratzen dituztenak: Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lana; Kultura eta Turismoa; Toki Administrazioa; Lan publikoak, Garraioak eta Komunikabideak; Ekonomia eta Ogasuna; Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusia, eta Cener-Ciemat Fundazioa.


Toki-garapenerako laguntza 3.754.587 eurokoa da (EBko egitura funtsen %3,97), eta Iruñeko Udalak kudeatzen du.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa