(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak aurkeztu du aurtengo udako suteen prebentzio eta itzaltze kanpainarako dispositibo berezia

asteartea, 2007.eko ekainak 19

Lehendakaritza, Justizia eta Barne eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariek, Javier Caballero Martínez eta José Andrés Burguete Torres, gaur goizean aurkeztu dute aurtengo udako baso-suteen prebentzio eta itzaltze kanpaina. Dispositibo berezi hau ekainaren 8an sartu zen indarrean eta irailaren 30ean amaituko da. Hala ere, klimatologiak eta sute-arriskuak horrela gomendatzen badute, urrira arte luzatuko da.


Imagen del anuncio de prensa d ela campaña publicitaria contra los incendios de verano.

udako suteen aurkako publizitate kanpainaren prentsa iragarkiaren irudia. ( irudia handitu )


Langileei dagokienez, Nafarroako 430 su-hiltzaile profesionalekin batera, 11 etxetan banatuta, kanpaina honetarako kontratatutako 170 gehiago izango dira, osagarrizko lanetan, besteak beste: gidatzaileak (46), zaindariak (33) eta peoiak (91). Horretaz gain, su-hiltzaileek ere Nafarroako boluntarioen zazpi parkeen laguntza jasoko dute, bere eskumeneko esparru geografikoan: Bera, Lesaka, Leitza, Goizueta, Agoitz, Izaba eta Luzaide.


Kanpaina honetarako indartu diren etxeak Lizarrakoa, Tafallakoa, Azkoienekoa, Zangozakoa eta Tuterakoa dira. Horretaz gain, ohikoa den bezala, laguntzazko urtaroko etxe bat gaituko da, Milucen (Iruña). Hura, halaber, Nafarroako Gobernuaren suteen aurkako hiru helikopteroen base gisa erabiliko da (horietako bi dagoeneko eraginkor daude eta uztailaren 1ean hirugarrena ere abian jarriko da). Urtaroko etxe horrek basoko lau autobonba eta langileak garraiatzeko hiru ibilgailu ere izango ditu.


Aire dispositiboa uztailaren aurrera indartuko da, iaz egin zen bezala, Air Tractor 802 ereduko hidrohegazkin batekin, 3.1000 litroko lurrean kargatzeko ahalmenarekin. Ingurumen Ministerioak aipatutako hidrohegazkina Nafarroarako kontratatuko du eta horretarako, Tafallako Monte Planoko aerodromoa espresuki gaituko da, Larrialdietako Nafarroako Agentziak emandako langileekin (LNA).


Kontratatutako langileak pixkanaka hasiko dira suhiltzaileen etxeetan


Udako kanpaina dela eta, suhiltzaileen plantilla indartzeko kontratatutako 170 suhiltzaileak pixkanaka hasten ari dira lanean.


- ekainaren 8an Miluceko laguntzazko urtaroko etxea abian jarri zen (Iruña), kontratatzea aurreikusitako langileen %50ekin, bi helikopterorekin eta helikopteroz garraiatutako brigada eragile batekin. Azken horri esker, edozein suteren bihotzera 30 minututan iritsi ahal izango da airearen bidez. Horretaz gain, data horretatik Lizarra, Tafalla eta Zangozako parkeetarako kontratatuko diren langileen %50a lanean ari da.


- ekainaren 29n kontratatutako langileen gainontzeko %50a lanean hasiko da, Lizarra, Zangoza, Tafalla eta Miluceko (Iruña) parketan, baita Tutera eta Azkoineko parketarako kontratatutako langile guztiak ere. Data horretan ere, suteen zaintza postuak eta behatokiak aktibatuko dira.


- uztailaren 1ean zerbitzuan jarriko dira Tafallako Monte Planoko basea laguntzeaz arduratzeko kontratatuko direnak. Bertatik, Ingurumen Ministerioak emandako suteen aurkako hegazkinak jardungo du.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa