(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


José Andrés Burguete kontseilariak dimisioa aurkeztu du Parlamentuko Mahairako hautagaitza aurkezteko

asteartea, 2007.eko ekainak 19

Javier Echarte kontseilaria, hau ere CDNkoa, izango da José Andrés Burgueteren ordezkoa Ingurumen Sailean



Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak gaur eguerdian onartu du José Andrés Burguete Torres Ingurumen, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza kontseilariak aurkeztutako dimisioa. Kontseilariak presidenteari jakinarazi dio dimisioa aurkeztu duela Nafarroako Parlamentuko Mahairako hautagaitza aurkeztu ahal izateko. Hain zuzen ere, Mahaia bihar, asteazkena, eratuko da (bateraezina da bi karguak aldi berean izatea).




Beraz, Sanz presidenteak bi foru-dekretu sinatu ditu. Batetik, Burguete kontseilariaren kargu-uztea –emandako zerbitzuengatik eskerrak eman dizkio–; eta bestetik, José Javier Echarte Echarte Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura arloko kontseilariari aldi baterako eman dio Ingurumen, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza Sailaren titulartasuna.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa