(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Museoak haur tailerren edizio berri bat antolatuko du abuzturako

asteazkena, 2007.eko ekainak 20

Urtero bezala, abuztuan, Nafarroako Museoak haur tailerrak antolatuko ditu haurrek arteari eta oro har ondareari buruzko ezagutzak bereganatu ditzaten. Aurten museo erakundeak bere alderdi nagusienetako batean ezagutzera emango duen programa bat eskainiko da: kontserbazioa.


Retablo

Adultos y niños contemplan en la capilla del Museo el retablo que ahora se restaura. ( irudia handitu )


Nafarroako Museoan erretaula mota desberdineko adibideak ikus daitezke, horien artean, egun desagertu den Carmen Calzado-ren komentutik eratorritako Iruñeko rococoaren adibide bat. Erretaula sendotze prozesuan dagoela aprobetxatuz, tailerretan parte hartuko dutenek zaharberritzeko lanaren konplexutasuna ikusi ahal izango dute eta exekuzioaren eta muntaiaren alderdi artistikoei eta teknikoei buruzko azalpenak jasoko dituzte.


Tailerrek kontserbazioari buruzko hainbat gai hartuko dute barne, adibidez, piezak nola zaintzen diren edo Museora nola ekarri dituzten, baita arte lanari buruzko beste alderdiak ere: nondik datozen, nola egin ziren, zein materialekin edo zer adierazten duten. Eduki teorikoak haurren adinari egokituko zaizkio, hartara, parte-hartzaile bakoitzak bere behaketarako gaitasuna, esfortzua eta ikasiko guztia jokoan jarri ahal izango du, norberak bere sorkuntza jorratzeko.


Arte plastikoen tailerra Ana Cobos eta Fermín Alvira artistaren eta zaharberritzailearen eskutik zuzentzen dira. Horiek erretaulak egiteko erabilitako teknikak eta materialak azalduko dituzte, Nafarroako Museoan gordetako pieza nagusienetariko batzuen azterketaren bidez. Parte-hartzaile bakoitzak bere erretaula propioa egingo du teknika desberdinak erabiliz.


Leire Arraiza antzerki tailerraren begiralea izango da. Haurrek ezagutzaren igortzaile gisako irudiaren balioa ezagutzeko aukera izango dute, bai iraganeko garaietan eta bai gaur egungoetan. Egunero arte figuratiboaren kontakizunaren alderdi bat landuko dute, eta amaitzeko, parte-hartzaileek ikasitako guztia erakutsiko dute.


Tailerrak 4 urteko eta gorakoen haurrei zuzentzen zaie eta adinen araberako taldetan antolatuko dira. Tailer bakoitzarentzat hainbat txanda dago; lehenengoa, uztailaren 31, abuztuaren 1, 2 eta 3a, eta bigarrena, abuztuaren 7, 8, 9 eta 10a. Ordutegia honakoa izango da: 10:30etik 12:00era eta 12:00etatik 13:30era.


Izenak Nafarroako Museoan eman ahal izango dira uztailaren 17tik aurrera, asteartetik ostiralera 12:00etatik 15:00etara. Heldu bakoitzak gehienez hiru haur matrikulatu ahal izango du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa