(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroak 25,7 milioi euro inbertitu ditu 2006. urtean EB-k batera finantzatutako programetan

asteazkena, 2007.eko ekainak 20

Programa horien helburua pertsonen lanerako gaitasuna handitzea da eta horien onuradunen %44a emakumezkoak dira


Reunión del comité de seguimiento del Programa Operativo Objetivo 3 de la UE en Navarra

Nafarroa egindako EB-ko 3. Helburuko Programa Ergilearen jarraipen batzordeko bilera. ( irudia handitu )


Europako Gizarte Funtsak batera finantzatutako lanbide heziketako programen jarraipen batzordea (3 Helburuko Programa Eragilea izenekoa) gaur goizean Iruñean bildu da 2000-2006 aldiko proiektuen exekuzioa aztertzeko.


2006. urtean, programa horri dagozkion inbertsioak 25,77 milioi euro izan ziren, horietatik 10 milioi Europako Gizarte Funtsaren bidez eman ziren, eta gainontzekoa, berriz, Nafarroako Gobernuaren bidez. Guztira, 2000-2006 aldirako, gastua 173 milioi eurokoa izan da, eta horietatik Europako Gizarte Funtsak %41a finantzatu du. Programa horien onuradunen %44a emakumezkoak dira.


3. Helburuko Programa Eragilea hainbat ardatzetan egituratzen da: langabetuei diru-laguntzak ematea autonomo gisa ezartzeko (1. ardatza); lanean ari diren langileen etengabeko prestakuntza laneko egonkortasuna sendotzeko (3. ardatza); erdi eta goi mailako langile teknikoen prestakuntza eta lanbide hastapena (4. ardatza); teknikariak ikerketa lanetan prestatzeko bekak (5. ardatza); emakumeen lana sustatzeko jarduerak (6. ardatza), zailtasun bereziak dituzten pertsonak lan merkatuan txertatzea (7. ardatza).


Jarraipen batzordea Europako Gizarte Funtsaren Administrazio Unitateko zuzendariorde nagusiaren ardurapean garatzen da, Carlos Tortuero, eta Nafarroako Gobernuaren Europako Gaietarako eta Planifikaziorako zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño presidente-kidea da. Batzordean honako hauek hartzen dute parte: Nafarroako Gobernuaren administrazio unitateen ordezkariak (Lana, Nekazaritza, Hezkuntza, Industria eta Teknologia, eta Gizarte Ongizatea) eta bere erakunde autonomoetakoak, baita Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseilukoak ere.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa