(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ireki da Karlismoari buruzko I. Ikasketa Jardunaldietan izena emateko epea osteguna, 2007.eko ekainak 21

Dagoeneko, ireki da karlismoari buruzko lehenengo ikasketa jardunaldietan izena emateko epea, Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuak antolatuta. Bertan, Unibertsitate ugariko katedradunek eta adituek eta Espainiako eta nazioarteko ikasketa eskolek hartuko dute parte.


Jardunaldi hauen helburua liberal aurkako izaerako mugimendu sozio politiko honetan sakontzea da. Hura Erregimen Zaharraren amaieran sortu zen eta egun arte mantendu da. Karlismoa Mendebaldeko Europan, XIX. mendean izandako iraultza aurkako mugimenduaren barruan kokatzen da. Jardunaldiek, hain zuzen ere, iraultza aurkakoaren geografia desberdinei buruzko gogoeta proposatzen dute, bai Espainia barrenean eta bai Europako eta Amerikako beste herrialdetan. Halaber, antzekotasunak eta desberdintasunak, berezitasunak eta bietan ematen diren elementuak aztertzea ere proposatzen dute.


Programa lau egunen zehar garatuko da goizeko eta arratsaldeko saioetan, Lizarrako Fray Diego Kultur Etxean. Inaugurazioko hitzaldiarekin hasiko dira, Jordi Canal irakaslearen eskutik, "Carlismo y movimientos contrarrevolucionarios en la época contemporánea" izenburukoa. Izena emateko epea irailaren 7ra arte izango da, eta kuota orokorra 100 euro izango da, hala ere, ikasleek eta langabezian dauden lizentziatuek 50 euro ordainduko dituzte. Bigarren eta hirugarren mailako ikasleei zuzenduriko hamar beka emango dira: doaneko inskripzioa eta 200 euro ostatuko gastuak ordaintzeko. Bekak eskatzeko epea abuztuaren 10ean amaituko da.

Dokumentazioa:
Programa de las I Jornadas de Estudio del Carlismo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa