(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

CEIN zentroak ‘Entrena’ programa aurkeztu du, ekintzaileak trebatzeko eta hartzeko zentro berria osteguna, 2007.eko ekainak 21

Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzako Europako Zentroak (CEIN), Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuari atxikitako elkarte publikoa, gaur "Entrena" programa aurkeztu du, Nafarroako pertsona ekintzaileak eta berritzaileak trebatzeko eta hartzeko zentro berria. CEIN zentroko zuzendari kudeatzaileak, Carmen Leza, ekitaldi honetan parte hartu du.


Carmen Leza  'Entrena' programan.

Carmen Leza 'Entrena' programan. ( irudia handitu )

Programa enpresa berri bat abian jarri nahi duten pertsonen gaitasunak trebatzean eta garatzean eta euren negozio ideia lantzean oinarritzen da, hura desberdina izan dadin.‘Entrena’ programak ekintzaileei erabateko laguntza eskaintzen die aholkularitza eta prestakuntzarekin uztartuta, eta euren enpresa proiektua abian jartzeko sortze, planifikatze eta abian jartzeko prozesu guztia laguntzen die.


Izan ere, ‘Entrena’ programa kontzeptu berri bat da, Nafarroan aitzindaria, alegia, ekintzaileen tradiziozko prestakuntzatik eta enpresa bat amaierako helburu bakar gisa sortzeko plan batetik areago egiten duen programa bat da.


Horrela, hauek dira programaren helburuak parte-hartzaileak enpresaburu berritzaile gisa gaitzea, aukerak etengabe identifikatzeko gaitzea eta ekin egingo dieten enpresen berrikuntza abian jartzeko gaitzea; parte-hartzaileak prestatzea euren enpresa propioa abian jartzeko eta kudeatzeko, enpresa hori besteetatik desberdintzea eta merkatuan arrakasta osoz mantentzea; eta enpresa berritzaile berriak sortzea sustatzea.


‘Entrena’ programa CEIN zentroaren bidez sustatzen da, alegia, pertsona ekintzaileak sustatzeko Foru Komunitateko erakunde aitzindaria. 1989. urtetik, enpresak sortzeari buruzko lehenengo ikastaroa hasi zen lehenengo urtea, CIN zentroak 1.000 lagun baino gehiago prestatu ditu.


’Entrena’ programa abian jartzearekin batera, CEIN zentroak duela urtebete ekin egindako lan bati amaiera eman dio: prestakuntza berritzailea, erabatekoa eta Nafarroako ekintzaileen egungo errealitateari egokitutako prestakuntza diseinatzea eta garatzea, gure komunitatea berritzaileago bilakatzeko premiari aurre egiteko, enpresak sortzen dituzten ideiak ekartzen dituzten pertsonen bidez.


‘Entrena’ programa Nafarroako Gobernuaren bidez batera finantzatzen da, Laneko Nafarroako Zerbitzuaren bitartez, eta Nafarroako Kutxaren bezeroen ekarpenen laguntza jasotzen du, ‘Tú eliges, Tú decides’ programaren bidez.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa