(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Dokumentu Ondarearen Ebaluazio Batzordea eratu da ostirala, 2007.eko ekainak 22

Foru Komunitateko Dokumentu Ebaluazioaren lehenengo Batzordea eratu berri da Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko egoitzan, urriaren 30eko 75/2006 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legeari jarraiki.


Ondasun dokumentala

Nafarroako Artxiboan dagoen XIX. mendeko "Vista de Rocaforte", dokumentua. ( irudia handitu )

Batzorde honen eginbehar nagusienak honako hauek dira: Foru Komunitatearen Administrazioak eta berezko batzorderik ez duten Erakundeek sortutako dokumentuak kontserbatzeko eta ezabatzeko epeak proposatzea, eta hiritarrek aipatutako dokumentuak eskura izateko epeak ezartzea, horietako bakoitzaren indarreko legearen arabera.


Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeren 20. artikuluak gehienez 30 urtez, murrizten du sarrera, Batzordeak hura luzatu, horri buruzko lege erregulazio espezifikoa sortu edo pertsonen intimitatearen aurkako datuak eskaintzen dituzten datuak eduki izan ezik.


Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legeak, bere 71 eta 74. artikuluetan, dio Herri Administrazioek sortutako dokumentazio guzia Nafarroako Dokumentu Ondarearena dela, Batzordeak aurkakoa erabaki eta ezabatzea proposatu izan ezik.


Batzordearen lehenengo lana kontserbazio, ezabatze eta sarrera irizpideak ezartzea izango da, dokumentu segida bakoitza, hura ezabatu baino lehen, nahita nahiez ebaluatu behar izan alde batera utzi gabe.


Batzordea honela osatzen da: Kulturako zuzendari nagusia, Camino Paredes Giraldo, presidente gisa; Artxiboen Zerbitzuko eta Dokumentu Ondareko zuzendaria, Carlos Idoate Ezquieta, presidenteorde gisa; Nafarroako Artxibo Sistemaren goi teknikari bat; Joaquín Llansó, NUPeko artxibozaina, idazkari gisa; lau bokal: Nafarroako Artxibozainen Erakundearen presidentea, José Luis Molíns; Nafarroako unibertsitateko irakasle-taldeen bi irakasle, Francisco Miranda NUPekoa eta Mercedes Galán de la NUkoa; adar juridikoko Herri Administrazioko teknikari bat, eta Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza Departamentuko Legegintza Jarduerako eta Koordinazioko arloko arduradun bat.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa