(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Europako funtsek Nafarroan landa garapeneko 496 proiektu batera finantzatu dituzte guztira 32,7 milioi euro inbertituz ostirala, 2007.eko ekainak 22

Proiektuek landa ondareko kontserbazio eta sustapen jarduerak, sektore turistikoko inbertsioak, ingurumen hobekuntzak eta kultur ondareen zaharberrikuntzak hartzen dituzte barne


Landa garapeneko proiektuen jarraipeneko batzordea.

Landa garapeneko proiektuen jarraipeneko batzordeko kideak El Perdonen ( irudia handitu )

Europako Batasunetik eratorritako funtsekin batera finantzatzen diren landa garapeneko proiektuen jarraipeneko batzordea gaur goizean Iruñean bildu da Iniciativa Leader Plus izeneko programaren exekuzio egoera aztertzeko.


Europako programa honek eskualde esparruko landa garapeneko erakundeek kudeatutako proiektuei finantza laguntzak bideratzen dizkio. Horren finantzazioan Nafarroako Gobernuak, Nekazaritza Ministerioak, toki erakundeek eta enpresa pribatuek ere parte hartzen dute. Funtsen kudeaketan parte hartzen duten erakunde horien guztien ordezkariak jarraipen batzordearen bileran biltzen dira. Foru Komunitatean, hauek dira proiektu hauek kudeatzen dituzten eskualde garapeneko erakundeak: : Cederna-Garalur, Mendian; Eder Partzuergoa Erriberan; Teder Elkartea, Lizarran, eta Erdi Zonaldea Erakundea, Tafalla-Olite eskualdean.


2006ko abenduaren 31 arte, Inciativa Leader Plus izenekoa finantzatzeko epearen azken urtea, Nafarroan mota horretako 496 proiektu burutu dira, eta horietatik 247, dagoeneko, amaitu dira. Europako araudiari esker, bi urteko luzapena eman da oraindik garatzen ari diren programak burutzeko, 249 baitira.


Proiektu horiek funtsa publikoetako inbertsioak jaso dituzte 16,8 milioi eurotan, honela banatuta: 8,18 milioi euro FEOGA-ren bidez bideratzen diren Europako funtsak dira; 2,54 milioi euro Nekazaritza Ministerioaren bidez ekarri dira; 3,56 milioi Nafarroako Gobernuaren eskutik, eta 2,54 milioi, tokiko erakundeen bidez. Horretaz gain, 15,85 milioi euroko ekarpen pribatu bat jasotzen dute. Beraz, guztira, 32,68 milioi eurotako inbertsioak izan dira. Proiektu hauek landa garapeneko hainbat esparrukoak dira, besteak beste; herrien berrikuntza eta garapena eta landa ondareko babesa; ostatuen inbertsioak; etxeen eta hiri instalazioen zaharberrikuntza; landa sektore turistikoko inbertsioak; ingurumeneko babesa eta hobekuntza, eta kultur ondasunen babesa.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa